Pasaian arrantza oso garrantzitsua izan da betidanik. Alturakoa bereziki: arrasteroak. Baina baita bajurako ontzi txikiagoak ere, gertuago ibiltzen direnak. Bajurako arrantzari buruzkoa da bideo hau; Pasai Donibaneko eta San Pedroko itsasontziei buruzkoa.
Mailak: DBH, LH
Proiektuak: Pasaiako Udalak babestuta
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera
Gaiak: Lanbideak, Ekonomia
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin. Aproposa da Pasaiarako eta inguruko herrietarako.
-Zein da bajurako eta alturako arrantzaren arteko aldea?
-Pasaian zein arrantza mota zen nagusi? Eta orain? Zenbat arrantza-ontzi dago gaur egun Pasaian?
-Zein ziren bajurako arrantza kanpaina nagusiak garai batean? Eta orain?
-Arrantza teknikak asko aldatu al dira? Zertan?
Ikasleek testigantza gehiago topatu ditzakete, ahotsak.eus webgunean, adibidez nabigazio tekniken garapenari buruz.
Arrantzaleren bat edo saregileren bat elkarrizketatzea aukera polita izan daiteke (DBHn).
Xabier Oiarbide (Pasai Antxo, 1937): Hemen Antxon, Antxon ez zan egon flotarik. Osea, hau zen merkateentzako. Bestia, esateizut, San Pedro eta... Donibane eta San Pedro, hoi zen itsasua bajurakuak. Eta Trintxerpe zen altura… bueno, bajura eta alturakua.
Florentino Legorburu (Pasai Donibane, 1930): Orduan hemen eongo zian… nik, zenbat barko? sei-zortzi egongo ziran. Gero, San Pedron e bazian.
Fabian Iparragirre (Pasai San Pedro, 1917-2014): Lau o bost o hola bakarrik. Oso gutxi ziran. Eta barko txikiyak ziran, orainguak baino txikiyaguak.
Martxotik ekainera, antxoatan
Florentino Legorburu (Pasai Donibane, 1930): Hok ez dira joaten zea, arrasteruak joaten dien bezela, barkua martxan. Ez, hauek… barkua ibiltzen da hola bueltaka-bueltaka saria botzen-botzen-botzen.
Manuel Gereño (Pasai Donibane, 1929): Tiran 300 metro, bueltan hola bota.
Joxe Sagarzazu (Pasai Donibane, 1933): Eta joaten zea, e hola xexen plaza bezela iten. Ezin da zuzena joan, xexen plaza bezela iten.
Manolli Calafell (Pasai Donibane, 1931): Gure baporiak zitun sare haundiyak bi, bi sare haundi antxoetakuak: bat hausten bazan, bestia.
Manuel Gereño (Pasai Donibane, 1929): Antxoak harrapatzeko, gabez.
Xabier Oiarbide (Pasai Antxo, 1937): Hemen gertun arrain asko egondu da. Gero, bakizu, kendu ta kendu ta kendu, ta bate gabe geldittu giñan, baina asko zegoen hemen arraia.
Joxe Sagarzazu (Pasai Donibane, 1929): Bai, antxoa ta zea, antxoa ta sardinak.
Ekainetik aurrera atunetara
Joxe Sagarzazu (Pasai Donibane, 1929): Antxua bukatu, eta atunetan.
Manolli Calafell (Pasai Donibane, 1933): Kañabelakin harrapatzen zan, bai. Beita in, eta gero beita hura amuan jarri eta bota. Ibiltzen zian normalmente Santander gainian, hor gainian atunetan. Joaten ziran eta 15 egunian itsasuan egoten ziran.
Manuel Gereño (Pasai Donibane, 1929): 18 egun o hola. Segun ze arrai don, zenbat harrapatzen dan, eta, asko harrapatzen bada, lehenagotik: 16, 15...
Neguan bixigua
Manolli Calafell (Pasai Donibane, 1933): Harrapatzen zuten, bai, bixigua ere.
Manuel Gereño (Pasai Donibane, 1929): Eguberri alde hortan.
Manolli Calafell (Pasai Donibane, 1933): Eskuz harrapatzen zituzten. Botzen zituzten, sekulako zeak izaten zituzten, amuak, eta han jarri antxua eta geo erabat taka-taka-taka botzen zituzten... bainon bide askuan, e, itsasuan. Eta haiekin bixigua.
Manuel Gereñu (Pasai Donibane, 1929): Egunez arrantzan eta gauian etxera. Hamabitarako etxera.
Xabier Oiarbide (Pasai Antxo, 1937): Ta ni txikitatikan gogoratzen naiz: beti kamioiak pasatzen, arraina daiola, kamioitikan. Eta jaten genuen arraina, bueno, prrrr, nahi genuena eta gehio!
-Pasaian bajurako ontzi gehienak Donibanen zeuden, eta baita San Pedron ere batzuk, gutxixeago.
-Antxoa zen bajurako ontzien arrantza nagusia. Antxoa eta sardina sasoi berean harrapatzen zituzten, martxotik ekainera bitarte. Gauez arrantzatzen zuten antxoa; horri buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, ikus Pasai Donibaneko Joxe Sagarzazuren lekukotasun hau:
-Antxoaren ostean atunaren kanpaina zetorren, ekainetik aurrera. Normalean kainaberekin harrapatzen zuten atuna, banan-banan. Hori bai, atunetan egiteko beste modu bat ere bazen, antzinakoa (gaur egun desagertua), eta bideoan aipatzen ez dena: 'kazan', aparejuarekin. 'Txurikina' edo 'maluta' erabiltzen zuten, arto azala, amu bezala jartzeko. Pasai Donibaneko Manoli Calafellek eta Joxe Sagarzazuk hitz egiten dute horri buruz, bideo hauetan:
-Neguan, bixiguaz gainera legatza ere arrantzatzen zuten batzuetan, bideoan bixigua soilik aipatzen bada ere (jaso dugun neguko arrantza inportanteena hori zen). Eta txitxarroa eta berdela ere bai, sarearekin. Hona hemen Calafellen azalpenak, legatzari, txitxarroari eta berdelari buruz:
-Ikus Pasaiako sare konpontzaileei buruzko bideoa: