Antzinako kanta txalo-jolas bihurtu dute Eibarko Mogel ikastolako haurrek.
Mailak: LH, HH
Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas
Gaiak: Kanta-jolasak
Jolas hau Eibarko Mogel ikastolan landu zuten, HHko 5 urteko haurrekin. Antzinako abestia esku-jolas bihurtu zuten. LH hasierarako ere egokia da.
Nola jolastu?
Umeak binaka jartzen dira, eta kantatu bitartean eskuekin egiten dute jolas, txaloka. Umeek beraiek asma dezakete txalo-jolasa, irakaslearen laguntzarekin. Horixe egin zuten Eibarko ikastetxe horretan.
Partaide kopurua (gutxienez): 2
Dingilin dangolon mariña
beti honela bagiña
Beti honela izaterako
poltsia dugu ariña
Bideoan agertzen den emakumea Arrasateko Faustina Galdos da. Bergarako Paula Alberdik beste aldaera baten berri eman zigun:
Tringulo-trangulo mariña,
beti honelan bagiña.
Beti honelan izateko
poltsia dago ariña.
Hauek dira ikastetxeetan txalo-jolas bihurtu dituzten beste antzinako kanta batzuk:
Ahotsak.eus proiektuan jasota dauzkagun beste bi ume kanta hauek ere aproposak izan daitezke txalo-jolas bihurtzeko: Txilin-txilin maña eta Txominen andria.