Don Don Kikilikon

Zotz egiteko kantu-jolasa.

Mailak: LH, HH

Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas

Gaiak: Kanta-jolasak

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

Kanta-jolas hau Elgoibarko herri eskolan landu zuten, HHko 5 urteko umeekin baina LHrako ere aproposa da.

Nola jolastu?

1-Asko baldin badira, umeek biribil bat osatuko dute (zutik ala lurrean eserita) eta ume bat erdian jarriko da. Umeak gutxi baldin badira, berriz, nahikoa da elkarren ondoan jartzearekin, marra bat osatzen, eta beste umea haien parean jartzea, aurrez aurre.

2-Umeak kanta kantatuko du, gainerako umeak banan-banan hatz erakuslearekin seinalatuz. Abestia bukatzen denean, “ka” esatean, seinalatzen ari den ume hori izango da aukeratua. Zertarako? Biribilaren erdian jartzeko, adibidez.

Askotan izaten da zerbaiterako zotz egiteko beharra: taldeak egiteko, zerbait egin behar duena aukeratzeko (ez dauka zerbait txarra izan beharrik), oparitxoren bat banatzeko… Horrelako egoeretan erabil daiteke zotz egiteko kanta hau. Besterik gabe jolas moduan ere erabil daiteke: horixe da Elgoibarko herri eskolan egin zutena. Ume gehienek izan zuten biribilaren erdian egoteko aukera, txandaka. Zotz egiteko kanta-jolasak gauza positiboetarako erabiltzea komeni da, eta ez inor kanpoan uzteko.

Partaide kopurua (gutxienez): 3

Don Don
Kilikikon
Hortxe dator
Don Ramon
Saltsa pika
tortolika
Patinean
korrika

Don Don Kililikon antzinako kanta da, zotz egiteko erabiltzen dena. Guk Arrasateko Begoña Arregiri jasotakoa hartu dugu oinarri moduan, baina bukaerak berri usaina daukala iruditzen zaigu: kantaren jatorrizko bertsioan ez zela patinik agertuko, alegia.

Kanta honen hainbat aldaera daude. Beste aukera bat Antzuolan jasotako aldaera hau erabiltzea da:

Din-don,
Trikilikon
Saltsa fika, tortolika
Deuson
aittona Martzelon
krisk eta krask eta Kaxkamelon
hara bera tronpeta
hara kirikon

Zotz egiteko beste bi abesti ere jaso ditugu:

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza