Eibarko ikastetxeetako hainbat ikasle eta gurasoren testigantzak batu ditugu bideo honetan, herriko aniztasuna bistaratzeko. Ikasgelan aniztasuna lantzeko materiala ere prestatu dugu.
Mailak: LH
Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta
Gaiak: Integrazioa, Bizikidetza
2019-2020 ikasturtean "Eibarren aniztasuna ikasgai" egitasmoa ipini da martxan, herriko aniztasuna ezagutzeko. Herriko ikastetxeetan hainbat jatorritako ikasleak eta gurasoak elkarrizketatu ditugu, eta beren herrialdeen berri eman digute: ohiturak, hizkuntza, gastronomia, abestiak...
Zer egin bideo honekin? Bideoa ikusi aurretik, ikasleei herriko aniztasunari buruzko galderak egin, gisa honetakoak:
Bideoa ikusi ondoren, ikusitakoari buruzko iritzi-trukea egin daiteke, eta aniztasunak dakarren aberastasunari buruz hausnartu.
Jasotako testigantzekin ikasmateriala ere gertatu dugu ("Gida didaktikoa" atalean jaitsi daiteke), ikasgelan lanketak egiteko.
Bi bideo prestatu ditugu, bata 21 minutukoa (goian dagoena) eta bestea laburra. Hona hemen bideo laburra: