Elgoibarko ikastetxeetako hainbat ikasle eta gurasoren testigantzak batu ditugu bideo honetan, herriko aniztasuna bistaratzeko. Ikasgelan aniztasuna lantzeko materiala ere prestatu dugu.
Mailak: LH
Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta
Gaiak: Integrazioa, Bizikidetza
2019-2020 ikasturtean "Elgoibarren aniztasuna ikasgai" egitasmoa ipini da martxan, herriko aniztasuna ezagutzeko. Ikastolan eta Herri Eskolan hainbat jatorritako ikasleak eta gurasoak elkarrizketatu ditugu, eta beren herrialdeen berri eman digute: ohiturak, hizkuntza, gastronomia, abestiak...
Zer egin bideo honekin? Bideoa ikusi aurretik, ikasleei herriko aniztasunari buruzko galderak egin, gisa honetakoak:
Bideoa ikusi ondoren, ikusitakoari buruzko iritzi-trukea egin daiteke, eta aniztasunak dakarren aberastasunari buruz hausnartu.
Jasotako testigantzekin ikasmateriala ere gertatu dugu ("Gida didaktikoa" atalean jaitsi daiteke), ikasgelan lanketak egiteko.
Bi bideo prestatu ditugu, bata 14 minutukoa (goian dagoena) eta bestea laburra. Hona hemen bideo laburra: