Santa Ageda Eskoriatzan

Santa Ageda bezperan eta egunean kantu-eskean irteten dira herriko neska-mutilak. Dantza ere egiten dute plazan. Ohitura horrek izan duen bilakaera jaso dugu dokumental labur honetan.

Mailak: DBH, LH

Proiektuak: Eskoriatzako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera

Gaiak: Ohiturak

4,95 puntu 5 izarreko maximotik
124 iritzi guztira
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn eta bai DBHn. Aproposa da Eskoriatzako ikastetxean lantzeko, baina, horretaz aparte, Santa Ageda inguruan beste herri batzuetan ere landu daiteke. Lanketari dagokionez, adinaren arabera desberdina izan daitekeen arren, hona hemen pista batzuk:
  • Herri guztietan berdin ospatzen al da Santa Ageda eguna?
  • Nola ospatzen da zuen herrian Santa Ageda eguna?
  • Zein ohitura gehiago daude Euskal Herrian era honetakoak?
 Santa Agedako ohituretan izan diren aldaketak hobeto ezagutzeko, ikus Santa Ageda Eskoriatzan:nesken parte hartzea.
Genero ikuspegia lantzeko, Santa Agedako nesken parte-hartzeari buruzko bideo laburra ere ikusgai dago:

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza