Pertsona batzuen genero-nortasuna ez dator bat jaiotzean jarri zietenarekin, eta, horregatik, benetan dagokien generoa aukeratzen dute. Transgenero edo transexual izan daitezke, egiten duten bidearen arabera. Bi neska transen testigantzak batu ditugu bideo honetan.
Mailak: DBH
Proiektuak: EIMA 2.0. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan
Ikasgaiak: Balio etikoak
Gaiak: Bizikidetza, Genero-aniztasuna
Ikasleengan bultzatuko diren jarrerak
Bideoa ikusi aurretik
Bi neska transen esperientziak ezagutuko ditugu. Aurre-ezagutzak aktibatzeko, gisa honetako galderak egin ditzakegu:
-Ezagutzen al duzue pertsona transik?
-Zer da trans izatea? Nola esplikatuko zenukete?
-Zer diferentzia dago transexual eta transgenero hitzen artean? Sexua eta generoa aldatzea bi gauza desberdin al dira?
-Genero-nortasuna eta sexu-orientazioa nahastu egiten dira batzuetan. Zuek argi bereizten al dituzue?
-Zer arazo izan ditzakete pertsona transek gure gizartean? Onartuta al daude?
Neska eta mutila Sexua vs Generoa
-Transgeneroak (trans). Jaiotzean ipini dieten sexua ez datorrenean bat beren genero-nortasunarekin. -Zisgeneroak (zis). Jaiotzean ipini dieten sexua beren genero-nortasunarekin bat datorrenean. Gizartearen gehiengoa. -Genero ez-bitarra. Mutil eta neska kategoriekin identifikatzen ez direnak. |
Bideoa ikusi bitartean
Bideoa behar adina aldiz ikusiko dute, informazioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Bideoa ikusi ondoren
-Zer iruditu zaizue bideoa? Garbiago al daukazue orain trans izatea zer den?
-Zer transmititzen dizuete bi neska hauek (ziurtasuna, hurbiltasuna, normaltasuna...)?
-Rinak aipatzen du batzuek 'marikoi' hitza modu despektiboan erabiltzen dutela oraindik ere. Zuen inguruan ezagutzen al duzue horrelako jarrerarik?
-Badaude homofoboak ez diren pertsona transfoboak, Yurik azaltzen duen moduan: homosexualitatea onartzen dutenak, baina transgeneroa izatea ez. Zergatik izan daiteke?
-Etikako irakasleak infernura joango zela esan zion Rinari. Eman zuen iritzia.
-Yuri neska trans lesbiana da. Zer iruditzen zaizkizue trans diren ala ez jakiteko egin zizkieten galderak? Zuek zer jostailurekin jolasten zineten txikitan?
Yurik nerabe transei eta beren gurasoei arreta eskaintzen dien elkarte bat aipatzen du: Naizen dauka izena. Naizen elkartearen webgunea bisitatu, eta beste kasu batzuk ezagutu ditzakegu. ETB-1eko Ur handitan saioko 'Transexualitatea' eta ‘Ez bitarrak’ erreportajeak ere ikus daitezke, trans eta persona ez-bitar kasu gehiago ezagutzeko. LGTBI+ kolektiboari buruz prestatu genuen bideoa ere ikus daiteke.
Trans izateko modu asko daude: batzuek ez daude gustura euren itxura fisikoarekin, eta hormonak hartzea erabakitzen dute itxura aldatzeko. Hori da Yuriren eta Rinaren kasua. Beste batzuek, ordea, ez dute hormonatu nahi. Ebakuntza egitea ere biek erabaki dute, baina trans asko ez dira operatzen. Josebe Iturrioz feministak, berriz, maskulinizatze-prozesu bat egin du, hormonak hartuta, baina ez da identifikatuta sentitzen bi generoetako batekin ere. Generoen sistema bitarra irauli egin behar dela uste du eta bere burua transgenero bezala definitzen du.
3. Trans pertsonen aldarrikapenei buruz hitz egin dezakegu eta iritzi-trukea egin:
Zalantzak sortzen baldin badira, onena Yuriri edo Rinari galdetzea izango da: sare sozialetan oso aktibo dabiltza biak ere eta seguruenik gustura erantzungo diete ikasleen galderei. Yuri eta Rina trans pertsonen errealitateak ezagutarazteko hitzaldiak ematen ari dira, besteak beste, ikastetxeetan.
4. Azken ekoizpena: Hainbat ekoizpen gara daitezke, talde txikietan. Lau adibide eskaintzen dira hemen. Ikasleek bat aukeratu dezakete edo ordezko bat proposatu, edo proposamen bat baino gehiago ere egin dezakete.
Hona hemen benetan gertatutako adibide batzuk (ikasleek beste egoera batzuk asmatu ditzakete):
Gure proposamena inprobisazioa lantzea da. Taldetxoak egin, rolak banatu eta egoerak emango dizkiegu, eta elkarrizketak inprobisatu egingo dituzte. Hori bai, inprobisazioak bi zati izango ditu. Lehenengoan, amaiera beti bera izango da: protagonista zapuztuta geratuko da, zapalkuntzaren eraginez. Momentu horretan, ikusleek (gelakideek) egoerari buelta emateko proposamenak egingo dituzte. Eta, orduan, inprobisazioaren bigarren zatia etorriko da, aurrekoak baino bukaera hobea izango duena.
Bigarren zatirako proposamen posibleak:
Inprobisazio-saioen ondoren, egokitu zaizkien roletan nola sentitu diren partekatu dezakete, ea bestearen azalean ipintzea lortu duten.
Inkesta-ereduak erakutsiko zaizkie. Inkestarako galdera interesgarriak zeintzuk izan daitezkeen pentsatuko dute, gero jasotako emaitzak esanguratsuak izan daitezen (adibidez, ehuneko X-ek ez du pertsona transik ezagutzen, ehuneko X-ek ez daki transexualitatea zer den, ehuneko X-ek ez daki trans pertsonen aldarrikapenak zeintzuk diren, ehuneko X-ek uste du transak okerreko gorputzean jaio direla, ehuneko X-ek ez ditu transexual eta transgenero hitzen esanahiak ezagutzen...). Inkesta erantzun dutenen adin-tartea ere jarri daiteke, interesgarria izan daitekeela uste bada.
Talde txikietan banatuta egingo dituzte inkestak, kalean, modu anonimoan (bi aldeentzat erosoagoa izan dadin). Ondoren, guztien emaitzak batuko dituzte (adibidez, gdoc dokumentu batean partekatu). Talde bakoitzak inkestaren zati bateko erantzunak azter ditzake, emaitzekin ehunekoak atera eta grafikoak egin. Eta gero gelakideekin partekatu, ozenki.
Bukaerako lana hauxe litzateke: ondorioak ateratzea, emaitza guztiak kontuan izanda. Hori guztiek elkarrekin egin dezakete.
-Ezagutza nahikoa al dago herrian pertsona transen inguruan? -Ezagutza hori aldatzen al da adinaren arabera? -Zer egin daiteke errealitate hori ezagutarazteko? |
Egindako lana adierazgarria baldin bada, herrian zabaldu daiteke (tokiko hedabideen bitartez, adibidez).
Beste aukera bat: inkestan intersexualitateari eta genero ez bitarrari buruz ere galdetzea. Are ezezagunagoak izan daitezke.
Ikasle bakoitzak albiste, artikulu edo gertaera bat eramango du gelara, eta gelakideekin partekatu:
-Zein da protagonista? -Zer gertatu da? Zer kontatzen du? -Zergatik aukeratu dut? -Nire iritzia |
Galderen eta iritzi-trukearen txanda etorriko da aurkezpen bakoitzaren ondoren.
Feminismoaren sektore batzuetan ez zuten begi onez ikusi lege-aldaketa hori, berdintasun-legeetan atzera egitea dela iritzita. Zera zioten: arriskutsua dela, edonork izan dezakeelako emakume izateko aukera. Gizonek lege hori asmo txarrekin balia dezaketela, izena eta sexua aldatu, eta emakumeen kontra egiteko. Hona hemen ipini zituzten adibide batzuk:
|
Aurrera jarraitu aurretik, argudio horiei buruzko iritzi-trukea egingo dugu. Ba al dute oinarririk? Ikusten al duzue horrelakorik gertatzeko arriskurik?
Euskal Herriko mugimendu feministako elkarte gehienak ez daude ados argudio horiekin eta transfobotzat dituzte. Trans Legearen alde agertu ziren. Hona hemen aipu batzuk:
|
|
Yurik eta Rinak ere eman zuten iritzia feminismoaren barruan piztu den eztabaida horri buruz:
|
|
Informazioa ikasleen esku ipiniko dugu, eta Trans Legearen kontrako iritziak bilatzera ere animatuko ditugu, hemen jasotako iritziak aldekoak baitira. Ondoren, ikasleek iritzi propioa garatuko dute. Hainbat modutara eman dezakete iritzia:
|
Bakarkako lana izango da eta gero gelakideekin partekatuko dute. Egindako lana erakutsiko dute, eta azaldu. Iritzi-artikuluaren kasuan, ozenki irakurriko lukete.
Iritzia emateko beste gai bat Chrysalis-Naizen elkarteak abian jarritako kanpaina izan daiteke: “Badaude alua duten mutilak eta zakila duten neskak”. Eta kanpaina horren aurkako kanpaina egin zuen autobus laranja transfoboa: “Ez zaitzatela engainatu: mutilek pitilina dute eta neskek alua”. Hona hemen Yurik eta Rinak gai horri buruz diotena: Yuriren bideo-pasartea eta Rinaren testigantza.
5. Ekoizpena partekatzea. Ekoizpen guztietan ahozko jarduna izango da bukaerako emaitza. Aurkezpen-saioak laburrak izango dira eta grabatu egingo dira bideokamerarekin. Aurkezpen guztien ondoren, galderentzat, hausnarketentzat eta iritzientzat tartea izango da. Ikasleek ahozkoa eta idatzizkoa bereizten ikastea eta pixkanaka ahozko jardunean gero eta hobeto moldatzea komeni da (irizpideak proposatzeko, irakasleari baliagarri gerta dakizkioke: ahozkoaren ezaugarriak eta baliabideak).
Ebaluazio-irizpideak
Ikasleen autoebaluazioa. Ikasleek autoebaluazioa egiteko, egin ditzakegun galderak:
Edukiari buruz
Ikaste-prozesuari buruz
Bere komunikazio-gaitasunei buruz
Talde-lanari buruz
Irakaslearen ebaluazioa. Irakasleak ikasleak ebaluatzeko, kontuan har ditzakeen irizpideetako batzuk:
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Neska transexuala naiz eta esan leike, ba, bizi osotik jakin izan detela, ez, neska bat nitzela edo, bueno, behintzet beste mutilek bezelakue ez nitzela. Baiño pasatzen zittena zan, ba, ez etxien eta ez ikastolan ez zebela erakusten, ez, zer dan transexualidadie. Ordun, ez nakixen ezta ere izena jartzen gertatzen ari zitten horri.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Neukan lagun bat lesbiania eta beste bat bisexuala, eta eurak hasi ziran honeri buruz berba itten ta hola. Eta ordura arte ez nebena pentsau hasi nintzan planteaitten: “en plan… ostras, nere generua! igual planteau in bihako dot, ze hor zeoze ez dabil enkajaitten”. Eta hori, ya ikusi nebenian baeuzela errealidade desberdiñak konturatu in nintzan, ba, horreittako errealitate bat neria zala. Neri esan nostaiñian lehenengo, ba, emakume transak edo hola en plan dauzela ta, entzun nebenian lehenengo aldiz, esan neben: “ostras, ez dot nahi hori izan, mesedez”. Ze nik entzun neben dana horri buruz ziran gauza txarrak: drogak, prostituziñua... ez dakitt, pobrezia, hilketak eta holako gauzak danak. Ta neretzat izan zan en plan: “Ez dot nahi hori izan, ze oso geizki pasau bihar dot”. Eta atzenian ya onartu in neben. Esan neben: “Ba bai, hau naiz eta ya esta”.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): DBH2ko udean pentsau nun anaixei kontatzie eta, oporretan geudela, hoteleko piszinan esan nixon: “Aizu, Unai, zeoze kontau behar dizut”. Eta beorrek bota zin: “Ze, neska bat zeala?”. Osea, ya berak bazakixen, ez? Osea, nik beai eze esateke beak nei ikusten zin ni nitzen bezela. Ta, bueno, esan leike neretzat egun hori mundiala izan zala, eta egunien bertan amai kontatzie erabaki genun. Eta amai kontau nixon eta hasieratik kriston ondo, osea, bere apoiua euki det hasiera-hasieratik.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Kontau xaten nere ahizpari lehenengo, ze beakin baneukan, ba, konexiño hori eta hola, eta banekixen berak ez eukala arazorik LGBTI koletibuakin eta pertsona transekin be ez. Ze pertsona batzuek ez dakoi arazorik LGBTI kolektibuakin, baiña gero pertsona transekin bai. Ze, abididez, hori pasau xaten nere gurasuekin. Banekixen eurak etzeukaila arazorik lesbianekin, gayxekin edo pertsona bisexualekin, baiña esan neben “Ostras, eske ez da orientaziño sexuala, ya identidadia da. Hori onartuko daue?”. Eta, bueno, apur bat kostau xaten, baiña esan xaten amari, gero aittari eta dana ondo.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Eta, bueno, aittei kontatzeko egixe da, ba, gehixo itxoin genula, ez? Egixe esan, bi urte ixe. Ba, ez dakit, iguel… bai, bildurre ematen zila, ez, ba, retxazo hori eukitziek aitten aldetik, ba, atzenin, neuk txikittetik ikusi izen detelako berangan, ba, hainbat jarrera, ba, ez dakit, aktitude matxista batzuk... o “maricón” hitze despektiboki ibili. Eta, atzenin, honek danak in zin nei, ba, bildurre ematie aittei kontatziek, ez? porke uste nun etzila onartuko. Ta bueno, aittei, ba, eskolan kontau nun momentu iguelin izen zan, hain zuzen´e, ba, DBH4ko Gabonetan.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Nere amak ez eukan ideiarik be ez eta, elkartian sartu giñanian, ba, segidan iñ eben lagunak, beste guraso batzukin, eta berekin konturatu zan “ostras, igual apur bat exajerau in dot nere reakziñuekin, pentsaitten munduko bukaera zala. Ez, normala da, honeik lasai-lasai dauz, eta gai honeri buruz, ba ,normal itten daue berba”, ze nere amantzat zan extraterrestria.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Ta tutoriei korreo bat idatzi nixon Gabonetan, ba, esanez Rina naizela. neska bat naizela, eta halaxe nahi detela tratatzie eta ez nakila ezta ere nundik hasi behar nun, baiño hasi ein nahi nula, ez, prozesu horrekin.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Konturatzen diranian, ba, zuk maitte dozun pertsona hori hobeto sentitten dala hola, segidan aldatzen dozu, eta… Ta hori, hori pasau zan nere gurasuekin.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Etikako irakaslik nei hasieratik esan zin ez zila onartzen, eta inpernure jungo nintzela. Pixket txokantie da, ez? Porke etikako irakasle batek balore etikuk erakutsi berrin, ba, ez dakit, balore hoixek eukitzie Etikako irakaslik… ba. bueno.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Lehenengo eguna pasautakuan, akordaitten naiz, fan nitzan nere tutoriana eta esan xaten: “Mesedez, aldatu nere izena lista danetan, deittu Yuri, mesedez ez dot nahi mutillen komunetara fan, ez dot nahi kurtso osua hola geizki egon...”.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Kuadrillan´e komentau nun, ez? Pixket anekdotikue da hau, porke whatsapp-etik idatzi nun. Idatzi nun, ba, bueno: “Ni Rina naiz, neska bat naiz eta halaxe tratau” eta batek erantzun zin: “Oso ondo. Pipak jateko noiz gerauko gea?”, ez? Osea, inportantzi gehixo´re ez zixola eman asuntuei, porke berez ez dauke.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Oñatin gauzia da ni ya ondo ikusitta dauela Yuriri ondo trataittia, ez? Edo ados egotia, edo errespetaittia... persona transei ta hola. Eta apur bat aparientzia hori, ba, mantenidu itten da. Baiña gero konturatzen zara pertsona bat jota pedo dauenian edo oso mozkortuta dauenian, hasten dala tabernan esaten, zuri señalaitten eta esaten “E, honek pitua dako! Honek pitua dako” eta oihuka eta garraxika, eta da enplan... Bale, danen aurrian errespetau itten dot, baiña gero lagunekin barre itten dot edo komentau itten dot... edo mozkorra nauenian oihukatu itten dot ez dakit zer...
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Iraiñek edo begirazunek, ba, bai, ez? Baitte iruditzen zat, ba, gizartin ondik ezjakintasun asko daola. Eta iguel ezjakintasun horrek bildurre sortzen du, retxazue, eta jende batek honen aurrin bilatzen dun irtenbidie iguel iraintzie da, ez? Ba ni baiño gehixo sentitzeko edo ni baztertzeko.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Nik gauza transfobo asko bizi dot: kontu faltsuak Instagrametik neri berba itten, insultaitten, esaten, ba, nere buruaz beste itteko, harri batekin burua erai bihar dostaila, kaletik jo in bihar nostaila edo... ziberbulling eta holako pillia. Pillia, pillia, baiña… puf.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Nere kasun, ba, jotzera iñor ez zat etorri. Askotan esaten det aber suerteko sentiu beher al naizen, sez? Baiño, egixe esan, suertie zer da, ner pertsona batek ez jotzie? Baiño hainbat eta hainbat kasutan gertatzen den zeoze da.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Nik klaru neukan hormonaziño prozesua nahi nebela hasi, ze banekixen, ba, horrek suposaitten dauela, ba, aldaketa fisikuak eta hori, ta nik nahi neben aldaketa fisiko horreik, ze ni ikusten nitzan espilluan eta ez nitzan errekonozitten. Baiña gero kanpotik be, kanpoko begirada hori nerekiko aldatu in zanian be neri horrek pilla bat lagundu nostan.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Batzuk nahi deu hormonau, nere kasua hala da, ta beste batzuk ez debe nahi hormonau, baiño horreatik ni ez naiz beste emakume trans batzuk baiño emakume gehixo, ez? Oin, nik zuri esaten badizut neska bat naizela, ez derrigortzeko hormonatzera ezta ere.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Pertsona transak osea erabakitten dauenak ez hormonaittia, ez operaittia, ez ezebe, ze ez da biharrezkua, ez da rekisito bat bezela. Ez dau trans izateko modu bat, “modus operandi” bat, ez.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Horri lotuta, askotan esaten dan zeoze da, ez? “Beste gorputz baten jaixo naiz” edo “mutil gorputzakin jaixo naiz eta gero neskie bihurtu naiz”... Ez, osea, ni neska bezela jaixo naiz. Osea, ni neska bat naiz, bakarrik jaixo nitzenien, ba, nere gurasuei medikuk esan zixola, ba, zakilla eukitzeatik mutille nitzela, ez? Baiño ni baiño hobeto iñok ez daki ni zein naizen. Ordun, nik esaten badizut neska bat naizela, nere gorputze neska batena izango da, ez?
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Ze askok pentsaitten daue trans izatia dala zure gorputza gorrotatzia, zure ahotsa gorrotatzia, zure genitalak… ba, hori, ez gustaittia edo. Eta ez da hola. Ze gero ikusten dozu portzentajiak, adibidez, operaziñuanak: genitalen operaziñuak emakumetan, emakume transetan, da ehuneko 10a edo, eta gizonetan da ehuneko 1a.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Nere kasun hau dana izen zan oin dala hiru bat urte eta momentu hortan, ba, bueno, Cruces-eko sikologuna bideratzen zan. Gaur egun ya ez da beherrezkue sikologun informe hori, baiño ni hasi nitzenien bai. Eta sikologo horrek atzenin azterketa bat bezela itten dizu, ez? eta azterketa hortako galderak die, ba, bueno, pixket antikuauek esango deu, ez? Nei galdeu zin aber kolore urdiñe edo roxa gustatzen zitten, ez? Nei beltza gustatzen zatela. baiño rosa erantzun ber izen nun. “Txikitten futbolin o panpiñekin ibiltzen ziñen?” eta, klaro, ni Nintenduekin ibili izen naiz, ez, baiño, klaro, “panpiñekin” erantzun beher izen nun. O baitte: “mutillek o neskak gustatzen zatxizu?”, ez? Osea, horrek ze zerikusi dauke jakitteko ni zein naizen, ez? Baiño, bueno, esan leike hainbat gezur o, bueno, beak aittu nahi zuna esan eta gero, azterketa hori pasau nun eta neska bezela onartu zin, ez?
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Fan nintzan sikiatra batena, hor, Gurutzetan be bai, galdetu nostana: “Zuk txikittan ze jostailukin jolasten zeben? Zuri ze gustaitten xatzu: mutilak ala neskak?”
Ze da test hau, ze da txorrada da hau? Oso antikuauta bezela eta… holako galderak. Eta en plan: zuri ze inporta xatzu neri gustaitten xaten mutilak, neskak, bixak ala bapez? Horrek ze esaten dau nere generuari buruz? Osea, neri neskak gustaitten baldin baxat, mutilla naiz? Edo mutillak gustaitten baxat, neska naiz?
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Esan leike sikologo horrek nik baiño hobeto dakila ni zein naizen.
Yuri Paramos (Oñati, 2000): Sikiatria dau gaixotasun mentalentzat, ez? Zeatik fan bihar naiz ni sikiatra batena esateko mutilla edo neska naizen edo trans edo zer naizen? Eta horreatik da be bai oso inportantia, ba, hori aldatzia eta medixotan holako gauzak ittia be, apur bat representaziñua emutia, ze konturatzen za pertsona normalak garela, sinmas osea, ez gara izaki mitologikuak.
Rina Cabeza (Azkoitia, 2002): Neska transa naiz, informatika ikesten dun ikasle bat, hau bukautekuen kafe bat hartzera jungo dana eta zapatuten –nahiz ta oin ezin dan– ba juergara ertengo dun neska bat, ez? Esan nahi det: 24 orduk ez dittut pasatzen pentsatzen neska trans bat naizela, ez? porke askoz gehixo naiz, hori aparte.