Gerraostea: kontrabandoa

Gerraostekoak gose urteak izan ziren: oinarrizko jakiak (ogia, olioa, azukrea...) errazionatuta zeuden. Estraperlora jo zuten herritarrek, elikagaiak lortzeko.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko historia

Gaiak: Oroimen historikoa, Ekonomia

0 puntu 5 izarreko maximotik
0 iritzi guztira

1936ko gerra amaitu zenean, gose urteak etorri ziren. Elikagaiak kontrolatzeko neurriak hartu zituen Francoren gobernuak, eta horrek kontrabandoa ekarri zuen: jakiak isilpean erosi eta saltzea. Hainbat trikimailu asmatu zituzten herritarrek, poliziaren kontrolei izkin egiteko. Estraperloko ogia saltzen zuten emakumeek, adibidez, gona azpian gordetzen zituzten. Trenean ekartzen zuten ezkutuko generoa ere leihotik behera botatzen zuten batzuek, geltokira iritsi aurretik. 

Gerraosteko ekonomiarekin lotuta beste lau bideo hauek ere baditugu, orduko egoeraren nondik norakoak hobeto ezagutzeko balio dutenak:

Abereak hiltzeko debekua

Errotak itxita

Kupoa entregatu beharra

Gerraosteko gosea eta errazionamendua

 

Utzi zure ekarpena