Ondarretako kartzela

1936tik aurrera frankistek hainbat eta hainbat pertsona preso izan zituzten Donostiako Ondarretako kartzelan. Horietako asko ez ziren bizirik atera: fusilatu egin zituzten.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa

3,67 puntu 5 izarreko maximotik
3 iritzi guztira

1936ko gerra garaian, Ondarretako kartzelan pertsona ugari sartu zituzten preso, gehien-gehienak arrazoi politikoengatik. Baldintza txarretan egon ziren han presoak, eta gaixotzeko arriskua handia zen, baina okerrena ez zen hori: ez zekiten handik bizirik aterako ote ziren. Izan ere, hainbat eta hainbat fusilatu egin zituzten, gauez. Epaiketarik egin gabe, eta gezurra esanda: aske utzi zituztela esaten zieten senideei.

Bideo honek gerren ondorioak ezagutzeko balio du, gerra zibilean gertatu zena ezagutzeko. Errepresioaren aurpegietako bat, alegia. Kartzeletako egoera hobeto ezagutzeko, emakumezkoen kartzela izan zen Saturrarango kartzelari buruzko bideoa ere ikus daiteke, hala ikuspegia osatzeko.

Beste bideo hau ere interesgarria gerta daiteke: Kartzela eta fusilamenduak

Gerraren ondorioei buruzko bideo gehiago ere baditugu. Besteak beste:

Gerraren ondorioak

Ondasunen galera eta errekisatzeak

Gerra: bonbardaketak

Gerra: erbesteko egonaldia

Gerra: ihes egin beharra

Gerra: itzulera

-Ondarretako kartzela Donostiako Antigua auzoan zegoen, hondartzaren ondoan. Itsasgoran ura barruraino sartzen zen, beheko solairuko zeldetan. Toki hotza eta hezea izateaz gainera, arratoirik ere ez zen falta.

-Probintziako kartzela zen. 1890. urtetik 1948ra egon zen zabalik. 1931tik, preso politiko ugari izan zituzten bertan. 1936tik aurrera, frankistek milaka pertsona sartu zituzten Ondarretara, eta haietako asko fusilatu egin zituzten: gutxienez 600. 

-Hasieran kartzelako patioan bertan izaten ziren fusilamenduak; gero, presoak kamioietan beste toki batzuetara eramaten hasi ziren, besteak beste Hernaniko hilerrira, fusilatzeko. 

-Hasierako urteetan gizon eta emakumeak zeuden kartzelan, bi eremutan bereiztuta; ondoren, gizonezkoak bakarrik. Fusilatuen artean emakumezkoak ere baziren. 

 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza