Saturraranen emakumeentzat kartzela jarri zuten gerra garaian. Ondarroako eta Mutrikuko herritarrak presoei laguntzen saiatzen ziren: presoei janaria eramaten zieten.
Mailak: DBH, LH, Batxilergoa
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia
Gaiak: Genero-berdintasuna, Oroimen historikoa
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin. Adinaren eta ikastetxearen arabera egokitzea komeni da. Gerraren gaia eta bereziki kartzelena lantzeko bideo aproposa, eta baita ere emakumeen egoeraz hausnartzeko ere. Ondarretako kartzelari buruzko bideoa ere ikus daiteke honekin batera, osatzeko.
Beste bi bideo hauek ere interesgarriak gerta daitezke:
Gerrarekin lotutako bideo gehiago: ikus “Testuingurua” atala.
-Saturraran Mutriku eta Ondarroa bitartean dago, itsasertzean. Bertako eraikinek (1987an eraitsiak) hainbat funtzio izan dituzte historian zehar: bainuetxea, kuartela, kartzela eta apaizgaien seminarioa. Gaur egun hondartza bakarrik dago.
-Saturrarango kartzela 1938ko urtarrilean ireki zuten, emakumezko presoentzat. Gehienak 1936ko gerrako gatibuak ziren (Errepublikaren aldekoak zeinabertzaleak), baina preso komunak ere bazeuden.
-Mesedetako mojak zeuden presoen kargu. Eraikina zaintzen, berriz, soldaduak eta Goardia Zibila.
-Presoak oso baldintza latzetan izaten zituzten. 700 presorentzat aurreikusitako lekuan 1.500 baino gehiago sartu zituzten. Guztira 4.000tik gora emakume eta haur izan zituzten preso.
-Jateko gutxi ematen zieten eta eskasa. Senide eta lagunek kanpotik bidalitako janaria sarri ez zen presoen eskuetara iristen: mojek kartzelako ekonomatoan saltzen zuten, eta dirua zuten presoek soilik eros zezaketen.
-Itsasoaren ondoan zegoenez, hezetasun handia zegoen kartzelan. Preso askok lurrean egiten zuten lo. Erraz zigortzen zituzten (mezetara ez joateagatik, adibidez) eta zigor ziegetan batzuetan itsasoko ura belaunetaraino iristen zen; han, ura eta ogia besterik ez zieten ematen jateko.
-Saturrarango kartzelan gutxienez 116 emakume eta 56 ume hil ziren (Mutrikuko hilerrian lurperatu zituzten) 1938-1944 urteen bitartean. Zergatiak: tratu txarrak, pneumonia, rakitismoa (haurren kasuan), tuberkulosia, hesteetako arazoak, tifusa...
-Emakume batzuek haurdun espetxeratu zituzten eta beste asko ume txikiekin. Haurrek 3 urte betetzen zituztenean, kendu egiten zizkieten. Askok ez zituzten berriz sekula ikusi. 100 bat ume desagertarazi zituztela uste da.
-Ondarroa, Deba eta Mutrikuko familia asko presoei laguntzen aritu ziren, jana eta arropa ematen. Familia bakan batzuek presoen umeen kargu egitea ere lortu zuten.
-Estatuko toki askotako emakumeak egon ziren preso Saturraranen. Baziren Euskal Herrikoak ere, Bizkaikoak batez ere, baina gehienak kanpokoak ziren. Asturiaskoak ziren asko. Urrutikoak ere baziren: Almeriakoak, esaterako.
-Saturrarango kartzelari buruzko pasarte batzuk, osorik:
-Azken urteotan hainbat lan egin dituzte Saturrarango kartzelari buruz. Antzezlanak, liburuak... eta baita ikus-entzunezkoak ere:
-Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):
Gerra: kartzela eta fusilamenduak
Ondasunen galera eta errekisatzeak
Gerraostea: kupoa entregatu beharra
Gerraostea: Franco Donostian
Gerraostea: emakumea lantegitik etxera
Emakumea frankismoan