1936ko gerrak sufrimendu handia ekarri zuen. Errepresioa gogorra izan zen. Kartzelak lepo bete ziren, eta jende asko hil egin zuten, fusilatu.
Mailak: DBH, Batxilergoa
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Euskal Herriko Historia
Gaiak: Oroimen historikoa
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai DBHn eta Batxilergon. Bideo hau aproposa da gerrari buruz gehiago jakiteko eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko.
Bi kartzela hauei buruzko bideoak ere baditugu:
Gerrarekin honekin lotutako bideo gehiago: ikus “Testuingurua” atala.
-Hego Euskal Herrian gutxienez 5.500 pertsona fusilatu zituzten. "1936. Gerra Zibila Euskal Herrian" lanean, Nafarroan fusilatutako gutxienez 3.050 pertsonaren izen-abizenak datoz; Gipuzkoan, 1.100 bat; Bizkaian, 1.000 inguru eta Araban 350 bat.
-Fusilamenduak isilpean egiten zituzten askotan, parte eman gabe. Horregatik, oraindik familia askok ez daki benetan zer gertatu zitzaien beren senitartekoei. Ez non, ez nola hil zituzten. Aranzadi Zientzia Elkarteak lan handia egin du gorpuak non dauden jakin eta hobietatik ateratzeko.
Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):
Gerraostea: kupoa entregatu beharra
Gerraostea: Franco Donostian
Gerraostea: emakumea lantegitik etxera
Emakumea frankismoan
-Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz: