Baserritarrek uztaren zati bat entregatu behar izaten zuten, gerraostean. Kupoa deitzen zitzaion, eta udaletxeari eman behar izaten zioten. Errazionamendu garaia zen.
Mailak: DBH, LH, Batxilergoa
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia
Gaiak: Oroimen historikoa, Ekonomia
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta Batxilergoan. Bideo hau aproposa da gerra garaiko ekonomiaz buruz gehiago jakiteko eta bereziki lekuko batzuek bizi izandakoaz jabetzeko. Hona hemen lanketarako adibide batzuk:
-Imajinatzen duzue gaur egun horrelakorik?
-Zein sentimendu sorrarazten dizkizuete lekuko horien bizipenek?
-Zuentzat egun zeintzuk dira oinarrizko elikagaiak, bizirauteko behar ditugunak?
-Testigantzak bilatu eta elkarrizketak egin (DBHn eta Batxilergoan): familiakoek eta ingurukoek zer dakite honi buruz? Bizi izan al zuten halakorik?
Gerraostean, Francoren diktaduraren garaian, hainbat neurri ekonomiko hartu zituzten, gerrak jaki eskasia ekarri zuela eta. Errazionamendua jarri zuten, eta, horrekin batera, baita oinarrizko elikagaiak kontrolatzeko beste neurri batzuek ere. Baserritarrei kupoa entregatzeko betebeharra jarri zieten (gero errazionamendura bideratzeko) eta errotak itxi egin zituzten (nahi beste ehotzeko aukerarik izan ez zezaten). Ikus ondorengo bideoak:
Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):
Gerra: kartzela eta fusilamenduak
Gerraostea: emakumea lantegitik etxera
Emakumea frankismoan
Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz: