Francisco Franco Espainiako estatuburuak Donostian igarotzen zituen oporrak. Eta hiriko bizimoduan aldaketa asko zekartzan horrek.
Mailak: DBH, LH, Batxilergoa
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia
Gaiak: Oroimen historikoa
Gai honekin lotutako bideo gehiago: ikus “Testuingurua” atala.
Hurbileko historia ezagutarazteko balio du bideo honek, diktadura garaiko giroa nolakoa zen jakiteko. Eta garai horretako beldurra hobeto ulertzeko ere bai. Gai honekin lotuta, beste bideo hau ere ikus daiteke:
-Francisco Franco 1939tik 1975era izan zen Espainiako estatuburu. 1936an estatu kolpea jo, eta gerra piztu zuten militarrek. Gerra irabazi ondoren, Franco diktadorea jarri zen agintean.
-Franco udan Donostian egoten zen. Hantxe igarotzen zituen oporrak. Gerra aurretik Espainiako monarkiak egiten zuen bezalaxe (Maria Cristina erregina).
-Aieteko jauregian egoten zen Franco. Hilabete egiten zuen Donostian, batzuetan baita hilabete eta erdi ere.
-Zaintzaile mordoa izaten zituen Francok eta segurtasun neurri ugari hartzen zituzten: kontrolak, atxiloketak...
-Tabernetan Francoren argazkia jarri behar izaten zuten, eta irratia ere jarriarazi zieten, partea entzuteko: Francoren argazkia eta partea.
-Francoren emaztea bitxi-denda garestietara joaten zen, eta esaten dute ez zuela hartzen zuena ordaintzen. Horregatik, bitxidenda batzuk itxi egiten ei zituzten Franco Donostian zenean: "Carmen Collares".
-Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):
Gerra: kartzela eta fusilamenduak
Gerraostea: kupoa entregatu beharra
Saturrarango kartzela
Gerraostea: emakumea lantegitik etxera
Emakumea frankismoan
-Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz: