Gerra Eibarren

Eibarren gerra garaian zer gertatu zen azaltzen duen bideoa: Errepublikak ekarritako poza gerrak nola zapuztu zen ikusten da. Musikarekin eta irudiekin osatua.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa

5 puntu 5 izarreko maximotik
2 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta Batxilergoan. Bideo hau aproposa da abiapuntu moduan, gerran Eibarren gertatu zenari buruz interesa pizteko. Gaiarekin lotutako bideo gehiago: “Testuingurua”atalean.

Bartolo Arriola (Eibar, 1912):
-Akordatzen haiz Republikiak urten ebanian?
Maritxu Osa (Eibar, 1921):
-El año treinta y uno urten eban Republikiak, ezta, edo urten eban hemen lehenego biderrez.
Jose Kareaga (Eibar, 1930):
-A qué estais esperando? Bueno, que esperando… Si la Republica ya se ha proclamau, hombre, y tal y cual. Ta sinistu!
Emilia Unamuno (Eibar, 1915):
-Horregaitxik da Eibarren lehenau urten ebana, egun bat lehenao, Republikiak.
Maritxu Osa (Eibar, 1921):
-Bueno, bai horixe! Hantxe nenguan Untzagan.
Emilia Unamuno (Eibar, 1915):
-“Mamá, qué traje me voy a poner hoy?”. Klaro, Republikiak urten ebala ta Republikiak urten ebala ta…
Mari Carmen Agirre (Eibar, 1924):
-Plaza deAlfonso Trece ekan han.
Julita Arregi (Eibar, 1924):
-Eta gero la plaza de la Republika.
Mari Carmen Agirre(Eibar, 1924):
-Eta haxe kendu eben, eta hango txalua, eta ipini eben: plaza de la República.
Benigna Sarasketa (Eibar, 1922):
-Zortzi hillabetian egon zan gero frentia Eibarren, e?
Maritxu Osa(Eibar, 1921):
-Hango pakun, ta hango zist, bala zaratia!
Agustina Askasibar (Eibar, 1929):
-Burdixan gaiñian eruan gendun muebliak eta danak.
Bartolo Arriola (Eibar, 1912):
-Refujixua euan errekan ipinitta, erreka azpira joaten zuan jendia.
-Tunelpian?
-Bai. Jendez betea egola, bonbiak apurtu juan gaiña eta barrura sartu zuan, eta ehun ta ez dakit zenbat hil zitxuan, hola, eibartarrak.
Maritxu Osa (Eibar, 1921):
-Sartu zianian, hango bandera zurixa, eta hango Cara al sol!
Serafin Basauri (Eibar, 1935):
Dana apurtuta. Eibar zuan… eskonbroz beteta.
Felisa Olazabal (Mendaro, 1928):
-Halakotxe bel-bel-bel-beltz. Dana erreta!

  • Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen. Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria, estatu osoan. Bezperan iritsi zitzaien berria, eta ez ziren Madrilgo aginduen zain egon: udaletxeko balkoian Errepublikako bandera zintzilikatu zuten, apirilaren 14ko goizean. Untzaga plaza gainezka zegoen. Egun handia zen, pozgarria. Alabaina, larritasun uneak ere izan zituzten, aldarrikapena garaia baino lehen egin zutela ohartu zirenean. 
  • Gertaera horrek ilusioa piztu zuen herritarrengan. Izan ere, aldaketa politiko ikaragarria zen. Primo de Riveraren zazpi urteko diktaduraren ostean, soka berekoa zen Damaso Berenguer jenerala zegoen agintean, Alfonso XIII.a erregearen babesarekin. Apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, baina, Errepublikaren aldekoek irabazi zuten. II. Errepublikak Alfonso XIII erregearen monarkia ordezkatu zuen.
  • II. Errepublikak ez zuen asko iraun. 1936ko uztaileko estatu kolpeaz geroztik, ezin izan zuten normaltasunez gobernatu. Hau da, gerra hasi zenetik. Gerra Zibila: 1936-1939.
  • Eibar 1937ko apirilaren 25ean bonbardatu zuten. 
  • Eibarko aldarrikapenari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi duenak 25 minutuko dokumentala du eskura sarean: Esnatu! Errepublika etorri da ta

Gai horri buruz sakontzeko ikus: 

Gerrako ume eibartarrak

Eibarko bonbardaketa


-Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak):

Gerra: bonbardaketak

Gerra: erbesteko egonaldia

Gerra: ihes egin beharra

Gerra: kartzela eta fusilamenduak

Gerraostea: errotak itxita

Gerraostea: kupoa entregatu beharra

Gerraosteko gosea

Saturrarango kartzela

Gerraostea: Franco Donostian

Euskararen kontrako neurriak

Gerraostea: emakumea lantegitik etxera

Emakumea frankismoan 


-Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz:

Gerra zibila Lekeition

Euskararen egoera Pasaian

Gerra zibila Tolosaldean

Gerraren etorrera Ordizian

 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza