San Juan bezperan sorginak eta izpiritu txarrak uxatzeko erabiltzen den esapidea. Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean, San Juan eguneko dantza ere ikasi dute.
Mailak: LH, HH
Proiektuak: Aretxabaletako Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas
Gaiak: Abestiak
Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean LHko 6. mailako ikasleekin landu zuten, baina ume txikiagoekin ere landu daiteke. Esapidea ikasteaz gainera, Aretxabaletako ikasleek San Juan eguneko dantza ere ikasi zuten.
Kanta-esapide hori San Juan bezperan egiten den suaren bueltan erabiltzeko da. Izpiritu txarrak uxatzeko erritual modukoa da.
San Juan, San Juan
arraultza bi kolkuan,
beste bi altzuan.
Sorgiñek eta lapurrek erre-erre!
Artuak eta garixek gorde-gorde!
Biba San Juan!
Jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da udaren etorrera ospatzea, baina Erdi Aroaz geroztik, kristautasunak bere egin zuenetik, San Joan Bataiatzailea santuaren izena darama. San Juan egunaren (ekainak 24) bezperan egiten den sua da ospakizunaren puntu gorena. Eta suaren bueltan esaten den esapidea da guk hona ekarri duguna, izpiritu txarrak uxatzeko eta uzta ona izateko kanta-esaera.
Bideoan agertzen diren lekukoak: Isidro Ugarte (Durango), Arantxa Iregi (Eskoriatza), Begoña Arregi (Arrasate), Feli Uribe (Durango), Luzia Inzunza (Mañaria).
Amorebieta-Etxanon Josebe ta Mila Ibaibarriaga ahizpei jasotako aldaera hau ere berezia da:
San Juan
San Juan doniandres
Gure soluen lapurrik bez
Sorgiñik pez
Badago bego
Erre beittez!
San Juan
Arrautze bi kolkuan
Beste bi ahuan
San Juan, San Juan
Sorgiñek guztixek
erre deittezela!
Lapurrek guztixek be bai!
Ikus Elgoibarren ikastolan landu duten San Juanetan Portaletaña kanta ere. Suaren bueltan kantatzen da hori ere.
San Juan bezperako ohiturei buruzko ikus-entzunezkoa ere badaukagu, LHn lantzeko aproposa dena: