San Juan bezperako abesti bat da "San Juan Portaletaña", Euskal Herriko hainbat tokitan kantatzen dena, besteak beste Elgoibarren.
Mailak: LH, HH
Proiektuak: Elgoibarko Udalak babestuta, Jira bueltan: 50 kanta eta jolas
Gaiak: Abestiak
Kanta hau Elgoibar ikastolako HHko 5 urteko umeekin landu zuten, baina beste edozein adinetarako ere aproposa da.
San Juan bezperan kantatzea izango litzateke egokiena. Suaren bueltan kantatu daiteke. Polita da ikastetxeetan ere kanta hau berreskuratzea, eta San Juan eguna gerturatu ahala umeekin kantatzea.
Sokasaltorako abesti moduan ere erabil daiteke, nahi izanez gero.
San Juanetan Portaletaña,
larunbat arratsaldian,
hamalau atso tronpeta joten
motroillo baten gaiñian.
Urra, urra, urra San Juanetan!
dantzan egingo du ifar haizetan.
Ju, ju, ju San Juanera goaz gu!
Ju, ju, ju San Juanetik gatoz gu!
Antzinako kanta da, San Juan bezperan kantatzen zena, besteak beste Debabarrenean. Elgoibarko Miren eta Maite Vallejo ahizpen ahotik jasotakoa hartu dugu guk oinarri moduan.
Hona hemen Ahotsak proiektuan jaso ditugun beste aldaera batzuk:
San Juan ante Portaletaña
larunbat arratsaldian
hamalau atso tronpeta joten
matraillo baten gaiñian.
Urra, urra, urra San Juanetan!
jantzan egingo du ipar haizetan
Uju, ju, ju San Juanera goaz gu!
Uju, ju, ju San Juanetik gatoz gu!
Jesus Gangoiti eta Jose Anton Renteria (Bermeo)
San Juan de Portaletaña
zapatu arratsaldian,
hamalau atso tronpeta joten
motroillo baten gañian.
Urra, urra, urra, San Juanetan
eperrak dagoz hor ifar haizetan
Guuuu, guuu, guuuuu
San Juanetara goaz gu.
Guuuu, guuu, guuuuu
San Juanetik gatoz gu.
Maritxu Lauzirika (Amorebieta-Etxano)
Bermeoko Kontxa Bengoetxeak, Amorebieta-Etxanoko Jesusa Izagirrek eta Markina-Xemeingo Maritxu Barrutiak ere kantatzen dute kanta hori, baina hasieran “Sanjuanetako Portaletaña” esaten dute hirurek.
Jatorrizko bertsioa “San Juan de la Portaletaña” dela uste dugu. Ikus Euskomediaren kantutegia. Abestiaren hiru estrofa datoz bertan, gaur egun bakarra kantatzen baldin bada ere.
Ikus Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxean landu dugun San Juan kanta-esaera ere.
San Juan bezperako ohiturei buruzko ikus-entzunezkoa ere badaukagu, LHn lantzeko aproposa dena: