Feminismoaren historia kontatzeko garaian, olatuez hitz egiten da. Zenbatgarren olatuan gaude? Batzuek diote olatuen teoriak Europako emakume zurien historia kontatzeko bakarrik balio duela. Olatuena baliagarria al da gaur egun ere? Zenbait feminista adituren testigantzak batu ditugu bideo honetan.
Mailak: DBH
Proiektuak: EIMA 2.0. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan
Ikasgaiak: Balio etikoak
Gaiak: Genero-berdintasuna
Ikasleengan bultzatuko diren jarrerak
Bideoa ikusi aurretik
Aurre-ezagutzak aktibatzeko, gisa honetako galderak egin ditzakegu:
-Noiz eta nola hasi zen feminismoa munduan? Ezagutzen al duzue feminista aitzindaririk?
-Zer uste duzue esan nahi duela “feminismoaren olatua” terminoak?
-Ezagutzen al duzue feminismoaren olaturik? Zenbat izan dira feminismoaren olatuak? Zenbatgarren olatuan gaude?
-Ba al dakizue zer den sufragismoa?
-Zer dakizue ilustrazioari buruz?
-Zer gertatu zen Frantziako Iraultzan?
Gaian pixka bat kokatzeko, olatuen metaforari buruz zertxobait jakitea komeniko litzateke, nahasgarria gertatu daiteke eta, hainbat interpretazio daudelako. Feminismoaren historiari buruzko bideo hau ere ikus daiteke: La historia del feminismo (10 min).
Bideoa ikusi aurretik, feminismoaren olatuen teoriaren zertzelada batzuk ezagutuko ditugu. Hona hemen eskema bat:
1. olatua. Ilustrazioa. Olympe de Gougesek Frantzian (1791) eta Mary Wollstonecraftek Erresuma Batuan (1792) emakumeendako eskubide zibilak aldarrikatu zituzten, besteak beste hezkuntzarako aukera. 2. olatua. Sufragismoa: boto-eskubidearen aldeko borroka, ekintza sozialaren bidez: manifestazioak, kartelak, gose-grebak... AEBetan eta Erresuma Batuan. Sentimenduen Deklarazioa (1848). Poliki-poliki boto-eskubidea lortzen joan ziren herrialde batzuetan. (Autore askok 1. olatua eta 2.a bakarra bezala hartzen dituzte: emakumeen eskubide zibil eta politikoen aldeko olatua; berdintasunaren feminismoa). 3. olatua (askorentzat 2. olatua). Feminismo berria, 60ko hamarkadan. Berdintasunaren feminismoa vs. feminismo erradikala. Sistema/patriarkatua suntsitu behar da: ez da aski eskubide berdinak izatea. Simone de Beauvoirrek "Bigarren sexua" liburua idatzi zuen Frantzian (1949), Betty Friedanek "Feminitatearen mistika" AEBetan (1963)... Aborto-eskubidea, plazerrerako eskubidea... 4. olatua (askorentzat 3. olatua). Intersekzionalitatea eta aniztasuna feminismoan, 90eko hamarkadatik aurrera. Korronte desberdinen sorrera: transfeminismoa, feminismo dekoloniala, ekofeminismoa... feminismoaren subjektu anitzagoa. Autore batzuen ustez, orain 5. olatu (4. olatu) batean egongo ginateke, 2000. urtetik aurrera, besteak beste Interneten eraginez: feminismo globalago bat. |
Bideoa ikusi bitartean
Bideoa ikusi ondoren
-Zer iruditu zaizue bideoa? Iratxe Retolazak proposatzen duenaren arabera, zenbat olatu izango lirateke? Zeintzuk dira olatu bakoitzaren ezaugarriak? Arbelean idatzi ditzakegu, eta gero osatzen joan.
-Orain arte ikusi dugunarekin, zer iritzi duzue olatuei buruz? Lagungarria al da feminismoa azaltzeko? Ba al dauka zentzurik zuentzat?
-"Emakumea ez da sortzen, eraiki egiten da" (Simone de Beauvoir). Bideoan esaten da bigarren olatuan konturatu zirela emakumea 'eraiki' egiten dela. Zer esan nahi du horrek?
-Zergatik ez dago adostasunik olatuei buruz hitz egiten denean?
-Nola ikusten duzue feminismoak egin duen bidea gaur egungo ikuspegitik?
-Kronologikoki, historian zehar eskatu eta lortu diren eskubideak zerrendatu. Zer dago lortzeko oraindik?
-Gaur egungo gizartea feminista dela iruditzen al zaizue? Zergatik ez/bai?
Bideoan nahiko zabalduta dauden baina agian beti ondo erabiltzen edo ulertzen ez diren hainbat termino erabiltzen dituzte hiztunek. Adibidez:
Taldeka eta aldez aurretik informaziorik bilatu gabe, termino horiei buruz hausnartzea eta bizpahiru lerro idaztea eskatuko zaie, adibideak jarriz. Ondoren, kontzeptuak sarean, liburuetan edo bestelako materialetan bilatuko dituzte. Azkenik, bi zutabe osatu ditzakete: aurrez uste zutena eta gero jakin dutena. Ondorioak gelakideekin partekatu ditzakete, ozenki.
3. Euskal Herrian zer? Gaian sakontzeko, Euskal Herrira begira ipini, eta feminismoarekin lotutako beste bideo hau ikus daiteke (bideo-fitxan proposamenak daude): Feminismoaren hastapenak Euskal Herrian
Bigarren (batzuentzat hirugarren) olatu feministaren sorburua 1968ko maiatzean kokatzen dute askok. Charles de Gaulleren gobernuaren aurkako protesta mugimendu handia izan zen Frantzian: “1968ko maiatzeko iraultza” bezala da ezaguna. Parisen gertatu ziren borroka nagusienak; ikasleak eta langileak kalera atera ziren protesta egitera. Inoiz Frantzian izandako greba orokorrik handiena egin zen: 9 milioi pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte bertan. 1968ko maiatzeko mugimenduak eragina izan zuen beste herrialde batzuetan ere.
Mariasun Landa idazlea Parisen egon zen garai hartan: “Emakumezkoak konturatu ziren mugimendu hura gidatzen zuen ezkerrak berdin baztertzen zuela emakumezkoa, ogitartekoak prestatzera mugatuta zeudela", dio. Kontzientzia hartze horrek sortu zuen Frantziako lehen mugimendu feminista nagusia, 1970ean: Mouvement de libération des femmes (MLF) delakoa. Euskal Herrian ere laster sortuko ziren lehenengo emakume asanbladak, Iparraldean lehenbizi eta geroago Hegoaldean.
Beste bi bideo hauek ere interesgarriak izan daitezke, gaur egungo mugimendu feminista hobeto ulertzeko:
4. Azken ekoizpena: Hainbat ekoizpen garatu daitezke, talde txikietan. Hiru adibide eskaintzen dira hemen. Ikasleek bat aukeratu dezakete edo ordezko bat proposatu, edo proposamen bat baino gehiago ere egin dezakete.
“Sufragistak” (Suffragette) filmak 1912an, I. Mundu Gerraren bezperetan, Erresuma Batuan sufragismoa nola sortu zen kontatzen du. Sarah Gavron zinemagile britainiarrak zuzendu zuen, 2015ean. Emakume sufragisten gehiengoa langile klasekoa zen eta haien protestek ezertarako ez zutela balio ematen bazuen ere, erradikalizatu zirenean, berdintasunaren aldeko hainbat ekintza egin zituzten, bizitzan zuten guztia galtzeko arriskuarekin (lana, etxea, familia…).
Sufragismoaren mugimenduaren kontrako jarrerak erakusteko, kartel ugari atera zituzten. Hona hemen batzuk:
Sufragistek ez zuten baliabiderik kartelik egiteko; kontra zeudenek bai. Proposamena filmean agertzen diren esaldi esanguratsuak hartu, eta horiekin kartelak egitea da; hau da, sufragismoaren kontra egin zutenei erantzunez, kontra-kartelak egitea.
Estilo honetako esaldiak erabili daitezke kartelak sortzeko:
|
|
|
|
|
|
Estilo horretako kartelak egiteko, gaur egungo leloak ere erabil daitezke. Gaztelaniaz askoz lelo gehiago daude. Erabili irudimena, eta asmatu esaldi irudimentsuak, euskaraz. Adibidez, "Taila txikiari boikota: estutzen dit potota". Hona hemen ezagunak diren lelo batzuk:
|
|
|
|
Kartelak taldean egingo dira eta klasekideen artean azalduko dira lanak. Ondoren, gelan zintzilikatu daitezke, erakusketa txiki bat egin, martxoaren 8an erabili...
Bilaketa egin, eta esanguratsua iruditu zaien pasarte bat aukeratuko dute.
Ahotsak-en elkarrizketatutako emakume feminista batzuk:
Iritzi-artikuluak, hedabideetako elkarrizketak... toki askotan bilatu daiteke informazioa. Aurkitutako esanak gaztelaniaz baldin badaude, euskaratu egingo dituzte.
Informazio-bilketan kontuan hartu daitezkeen puntu batzuk:
|
Ikaskideekin partekatu (5 minutuko aurkezpena), eta iritzi-trukea egin.
Bidea errazteko, hona hemen hainbat proposamen:
A. Feminismoaren historia:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
B. Emakume feminista batzuk (ehunka daude):
Guillermina de Bohemia | Christine de Pizan | Olympe de Gouges | Mary Wollstonecraft |
Sojourner Truth | Flora Tristan | Betty Friedan | Simone de Beauvoir |
Gloria Steinem | Angela Davis | Dolores Huerta | Kate Millett |
Shulamith Firestone | Clara Zetkin | Clara Campoamor | Ruth Bader Ginsburg |
Gai bat edo pertsona bat aukeratu (ez da errepikatzea komeni), informazioa eta argazkiak bilatu, ideia nagusiak laburbildu, eta ahozko aurkezpenak egingo dituzte.
5. Ekoizpena partekatzea. Ahozko aurkezpena egingo dute ikasleek, euren lanaren emaitzak gelakideei ezagutarazteko.
Ebaluazio-irizpideak
Ikasleen autoebaluazioa. Ikasleek autoebaluazioa egiteko, egin ditzakegun galderak:
Edukiari buruz
Ikaste-prozesuari buruz
Komunikazio-gaitasunei buruz
Talde-lanari buruz
Irakaslearen ebaluazioa. Irakasleak ikasleak ebaluatzeko, kontuan har ditzakeen
irizpideetako batzuk: