Pasaiako emakumeei buruzko bideoa, egiten zituzten lanei eta zuten bizimoduari buruzkoa.
Mailak: DBH, LH, Batxilergoa
Proiektuak: Pasaiako Udalak babestuta
Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera
Gaiak: Genero-berdintasuna, Ohiturak
Manoli Calafell (Donibane, 1921): Ni goatzen naiz: iturrira joaten nitzan, nere gurasuen arropak eta kolorezkuak eta... egun batian zuriyak iten genitun eta bestian kolorezkuak. Ezin zerera alleatu ta harri koskor bat o jarri. Hor, bi pila haundikin, ta… hor aritzen ginen zea iten, jabonatzekuak iten, eta kantari denak, oooo! Hor gero beste labadero eder bat in zuten. Oain itxiya dao, dana hondatua dao, bainon horrea ere juten giñen geo: arropak hartu buruan ta, ala, iturrira!
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Hori eskuz, buruz ematen genun, buruz. (buru gainian?)
Maria Jesus Legorburu (Donibane, 1923): Burua fuertia genun, oain baino fuertio. (Ta zerbait jartzen zenuten?)
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Bai, “burutia”. “Burutia” esaten geniyoguna. Bai, “burute” bat. Hau balitzake bezela “burutia”. Iten genun... ahaztu ere iten zait. Aber, hola iten genun, hola hartu, danda jarri, eta gero kaldera gainean jarri eta.
Elena Etxebeste (Donibane, 1931): Eske orduan, garai haitan, buruan izugarrizko abilidadia zen, e! Ze igual… ni gogoatzen naiz handik, handik, nere amak ekartzen zula marmita betia urakin, kontu gabe.
Claudia Sein (Donibane, 1919): 11 urtekin ba haur kontu in. Haur kontu itea, haurrak kontu itea.
Luisa Otero (Donibane, 1920-2014): Bestela, eskabetxera.
Claudia Sein (Donibane, 1919): Baino goldian e ibiltzen nitzan aitonakin, e. Harrek esaten zunian hitz bat, joan bihar zan behiyen aurrera, goldian.
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): (Ta juten zineten kalera, esnia partitzera?) Bai, astuakin. (Eta nori tokatzen… nork in behar izaten zun lan hori?) Amak. Gehiena ama ibili zan. Ama, ama ibiltzen zan.
Elena Etxebeste (Donibane, 1931): Ba esnia eamaten zuten, eta gero berdura o itten bazun basarriyan, ta haik ama joaten zen salketak ittera, horrea. (Nora?) San Juana beti. San Juana, bai.
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Andreak bizimodu gogorra izandu dute. Zeatik gure aitta joango zan jorra, arto jorra o belar jorra o edozer jorratara, ez? Ama´re bai, baino etxera etortzen zianian, afaiya ez zun iten aittak, baizik amak. (Eta siesta iten zun aittak?) Bai, siesta itten zun aitak. (Eta amak?) Ez. (Orduan emakumeak in behar izaten zun etxe… kanpoko lana ta etxekoa) Bai, bai, bai.
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Joaten zian beatzi barko, uste de, Terranovara joaten zan. Beatzi barko garai hartan, e. Hor emakumiak iten zuten lana, bakaillotan lana, gizonak bezala, baino lana gaixuak, penagarri iten zuten lana. (Baldintza txarretan?) Gatzakin ta eskuak eta danak haundi-haundi-haundi iñak eta.
Reme Gaztelumendi (San Pedro, 1925): (Eta gero, ezkondu, ta lana utzi in behar zen?). Bai. Nahi ta nahi ez utzi. (Ta hori zenek agintzen zun?) Hala zan. Gu baino leheno ezkondu, eta bazian pertsonak haurra izandu zutenak eta bularra ematera ateratzen ziran lanetik, hamaiketan, bularra emateko haurrai. Bainon gu sartu giñanian ya atera zuten hori. Eta ezkondu ezkero ya fuera.
Aisialdia, erlijioak baldintzatuta
Bene Arrizabalaga (San Pedro, 1920): Hor e lekuak e diferentiak zian, silletako... emakumientzako sillak eta gizonentzako bankuak, eta oan edozein tokitan jartzen dira emakumiak, gizonak... Bueno, ya sillak kendu ziran. Bankuak jarri zian danak. (Aurrian gizonezkuak o?) Bai, aurrian gizonezkuak, aurrian gizonezkuak bankutan eta gero silletan emakumiak. (Emakumiak, burua tapatuta?) Bai, mantilla. Oan ez da hainbeste eramaten, baina orduan dana... bai, mantillakin.
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Bagenekigun ostegun santu, ostiral santu egun batian ba elizatik atera, prozesiyotik, eta buelta bat ematen baldin bagenun Lauortz aldera, muxu ematia zan pekatu mortala. Hori ere bai. Hoi ere bai. (Eta muxu eman ezkero masailian ere bai?) Bai, bai, bai, edozein tokitan muxua! Aizu, ezpainetan ez dizut esan nahi!
Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Orduan muxu bat ematia neskai, joe, gauza haundiya zan, e. (Masaillian ere ez?) Ez, ez, joe, ez, ez, ez. Gaur bezela, hola! Ezta pentsatu´re! Ikusten bazizuten, deskuiatzen bazea... zu mutil bati edo biri muxu ematen ikuso baldin bazizun, hola jendian aurrian, laster jarriko zizuten, zea, beste izen horrekin.
Ramoni Legorburu (Donibane, 1933): Igual konfesatu genion muxua eman ziala zean, ta esango zigun ba 10 ‘aita gure’ errezatzeko.
Bene Arrizabalaga(San Pedro, 1920): Konfesionayuak orduan... eta andriak zekaten zea, este tapatuta zeakin, izkiña zeretan. Gizonak ez, gizonak ya arpegiya, arpegiya emanda. Ta tela bat zakaten ta tapatu iten zun. Hola. Emakumiak ez, emakumiak beti xuluak. Xulo txikiyatikan.
Florentino Legorburu (Donibane, 1930): Lezoko jaietan dantza iteatik, gurekin, ta gu bezela beste batzukin, izaunak eta dantza in helduta, ta hurrungo egunian jauna hartzera joan, eta bidian dijoaztela batzui -mutilakin dantza in dutenai, e, helduta dantza iteatik- zinta moria, bestiai gorriya, bestiai zuriya, bestiai berdia ta hola jartzen. Dantza in zutelako. Herriyak jakiteko nola dantza in zuten.
Luisa Otero (Donibane, 1920-2014): Agarrau pekatua zan ta!
Claudia Sein (Donibane, 1919): Oi, Hijas de Mariatik bidali ziaten! jaja
Anttoni Segurola (Donibane, 1919): Etorri zian mutilak eta in ziguten heldu eta oi, pues, dantzatu! Ez, gero berriz deitu in ziguten? Hijas de Maria…
Claudia Sein (Donibane, 1919): Ni gehio ez nitzan joan!