Bergarako emakumea eta lana

Zein lanetan zebiltzan Bergarako emakumeak XX. mendearen lehen erdian? Zein baldintzatan? Ikasketak egiteko aukerarik ba al zuten? 'Lan eta lan, emakumea Bergaran' ordu erdiko ikus-entzunezkoa da.

Mailak: DBH, LH

Proiektuak: Bergarako Udalak babestuta

Ikasgaiak: Herritartasunerako Hezkuntza

Gaiak: Genero-berdintasuna, Lanbideak, Ekonomia

4,50 puntu 5 izarreko maximotik
4 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke generoarekin lotuta, betiere adinari egokituz. Bideo honen bidez, emakumeek lan munduan bizi izan zuten eta bizi duten egoera landu daiteke. Bideoa Bergarako emakumeei buruzkoa bada ere, aproposa da beste herrietarako ere.

Galdera desberdinak egin daitezke hausnarrarazteko, esaterako:
-Ba al zuten ikasteko aukerarik emakumeek?
-Lanean hasten zirenean, ze adinekin eta zein lan baldintzatan aritzen ziren?
-Zein lanpostu izaten zituzten emakumeek?
-Gaur egun berdina al da egoera? Eta lanbideak? Ba al dago aldaketa beharrik?

-'Lan eta lan, emakumea Bergaran' izenburuko liburua eta ikus-entzunezkoa Udaleko I. Berdintasun Planaren (2010-2013) testuinguruan kokatzen dira. XX. mendearen lehen erdian Bergaran emakumeak lanarekin izandako harremana dute aztergai. Lan hori egiteko enkargua Bergarako Udalak Badihardugu Euskara Elkarteko kide diren Juan Martin Elexpuru eta Idoia Etxeberriari eman zien. Lana 2014ko martxoan aurkeztu zen. Ikus-entzunezkoa liburuaren laburpen bat da. Liburua osorik kontsultatzeko, jo Bergarako Udaleko webgunera
-Bergara ehungintzaren herria da, eta herri berezia horregatik. Ehunka neskatila eta emakume ehungintza lantegietan zebiltzan lanean. Baina beste hainbat lanetan ere jardun zuten Bergarako emakumeek. Lantegiko lana denek ez zuten begi onez ikusten, ez ei zen aproposa emakumezkoentzat: batzuei neskame joatea aukera hobea iruditzen zitzaien.
-Emakumeek gizonezkoek baino aukera gutxiago zuten ikasteko, eta, horrenbestez, baita lanerako aukera gutxiago ere. Mendea aurrera joan ahala, aukerak ugaritzen joan ziren.

Gai honekin lotura duten bideo gehiago:

Emakumea lan munduan

Gerraostea: emakumeak lantegitik etxera

Zerbitzu Soziala neskentzat

Etxeko lanen banaketa

Emakumeen egoera lehen

Emakumeak eta aisia

Neskak eta mutilak aparte

Pasaiako lanbideak:saregileak

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza