Euskararen erabilera aisialdian

Zer gertatzen da euskararekin aisialdian? Kirolaren esparruan, adibidez? Zein dira euskararen arnasguneak?

Mailak: DBH

Proiektuak: EIMA 2.0. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan

Ikasgaiak: Euskara eta Literatura

Gaiak: Euskara, Aisialdia, Kirola

4,98 puntu 5 izarreko maximotik
1.591 iritzi guztira

Ikasleengan bultzatuko diren jarrerak:

  • Denen iritziak arretaz entzun eta kontuan hartzeko borondatea
  • Errealitate soziolinguistikoa ezagutu eta ikuspegi kritikoz interpretatzeko nahia
  • Norbere hizkuntza-jarrerak aztertu eta ulertzeko interesa
  • Euskara eta herri-hizkerak (hizkera informala) ezagutu, erabili eta balioesteko gogoa
  • Hizkuntza-normalizazioarekiko konpromiso aktiboa

Bideoa ikusi aurretik:

  1. Euskararen erabilera aisialdian: horixe izango dugu hizpide, aurre-ezagutzak aktibatzeko. Gisa honetako galderak egin ditzakegu:

-Zer egiten duzue denbora librean? Zein dira zuen zaletasunak?

-Egiten al duzue kirolik? Bertsozaleak zarete?

-Aisialdian zein hizkuntza erabiltzen duzue? (Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa…). Zein egoeratan? Non hitz egiten duzue euskaraz eta non erdaraz?

-Zer esparrutan jotzen duzue gehien erdarara? Zergatik?

2. Kiroletako hitz teknikoak euskaraz esango ditugu (futbola, saskibaloia, pilota, txirrindularitza…), guztion artean zerrendatxo bat osatu arte. Adibidez, txartel horia. Ea zenbat hitz/kontzeptu ateratzeko gai garen!

Bideoa ikusi bitartean:

  1. Bideoa ikusi aurretik zituzten aurre-ezagutzak eta bideoa ikusi bitartekoak alderatu, ea aurrez hitz egindakoarekin bat datozen.
  2. Ulertu ez dituzten hitzak, esaerak edo erreferentziak apuntatu. Esate baterako, euskalkietako hitzak: hagitz (oso), zinez (benetan), neke (zaila), erran (esan), ateka (atea), ainitz (asko), ukan (eduki)…
  3. Bideoa behar adina aldiz ikusiko dute, informazio guztia barneratzeko.

Bideoa ikusi ondoren:

  1. Ulertu dutela ziurtatu. Zalantzak argitu.
  2. Bideoari buruzko hausnarketak eta iritziak partekatu:

-Zuek bizi izan al duzue bideoan kontatu dituzten esperientzien antzekorik? Kontatu.

-Zein dira euskararen arnasguneak zure herrian? (Gaztetxea, dantza-taldeak, musika-eskola, bertso-eskola…)

-Zer hitz erabiltzen dituzue gaztelaniaz/frantsesez eguneroko bizitzan? Eta ingelesez? (Youtuber, flow…). Zergatik jotzen dugu beste hizkuntza batzuetara?

-Zuen ustez, euskara nahikoa erabiltzen/entzuten al da aisialdian?

-Euskara lotzen al duzue dibertitzearekin eta gozatzearekin?

-Euskararen normalizazio-prozesuaz dihardugunean, zertaz ari gara? Zer suposatuko luke normalizatzeak? Beharrezkoa al da? Zergatik?

-Normalizatuta ez egotearen arrazoiak (hizkuntza txikia, bi hizkuntza hegemoniko, arrazoi politikoak…)

Euskararen historian sakondu nahi izanez gero, Euskararen kontrako neurriak eta Euskara eta zentsura bideoak ikus daitezke.

 

  1. Euskarak ba al dauka erregistro informalik? Gazte-hizkerari buruzko hausnarketa eta jarduerak egin nahi izanez gero, hiru bideo hauek ikus daitezke (ikus bideo horien proposamen pedagogikoak ere).

 

4. Azken ekoizpena: Hainbat ekoizpen gara daitezke. Hiru adibide eskaintzen dira hemen. Ikasleek bat aukera dezakete edo ordezko beste bat proposatu, edo proposamen bat baino gehiago ere egin dezakete.

 

  • “Gaur egunera begira”. Zein da euskararen erabilera une honetan gure herrian? Ikastetxeko eta inguruko egoera soziolingusitikoa behatzea eta aztertzea proposatzen dugu (DBHko 2. mailarako). Oinarrizko azalpenak emanda, kale-neurketak eta behaketa soziolinguistiko txikiak egin ditzakete ikasleek, eta ondorioak atera.

Aukera bat behaketa ikastetxean bertan egitea da, atsedenaldietan eta ikastetxe kanpoan (irteterakoan eta sartzerakoan). Beste gela batzuetako ikasleen jarduna behatzea, alegia, haiek konturatu gabe. Helburua ikasleen elkarrizketak zer hizkuntzatan izaten diren jakitea da, ikasgeletatik kanpo daudenean.

Ikastetxean euskararen erabilera neurtzeko taula hau erabil dezakete ikasleek:

Tokia:

Eguna:

Ordua:

Neurtzailea(k):

 

Hizkuntza

 

Maila

 

 

 

Hizketan

 

 

Irakaslea

gertu

 

Euskara

Erdara

DBH1

DBH2

DBH3

Batxi

Neska

Mutil

Biak

BAI

EZ

     x

 

 

   x

 

 

   x

 

 

 

x

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Behaketa baliogarria izateko, inportantea da beste geletako ikasleek zertan ari garen ez jakitea; bestela, elkarrizketako hizkuntza alda dezakete eta behaketak ez du zentzurik izango. Binaka egin daiteke lana (disimulatzeko errazagoa). Behaketa bakoitzeko taula bat bete ohi da, eta entzundako elkarrizketa bakoitzeko lerro bat, X-ak markatuz (adibidea taulan). Ikasle-bikote bakoitzak taula bana bete dezake, eta 10 elkarrizketa behatu.

Ikastetxean ez ezik behaketak beste toki batzuetan ere egitea litzateke onena. Horretarako, taula egokitu egin beharko litzateke (mailaren ordez adin-tarteak ipini eta irakasleen ordez, ea elkarrizketan haurrik dagoen, adibidez, horrek erabilera baldintzatu ohi duelako). Ikus Soziolingusitika Klusterrekoek euskararen kale-neurketak egiteko darabilten taula, 5. orrian. 

Zer egin dezakegu neurketetako emaitzekin? Ikasle-bikoteek behaketak toki desberdinetan egiten badituzte (adib., ikastetxea, herriko plaza, kiroldegia, gaztelekua, musika eskola…) bakoitzak bere emaitzak izango ditu, eta hortik nork bere datuak eta estatistikak atera beharko ditu. Ikastetxean, euskararen erabilelari buruz, adibidez, datu hauek atera ditzakete:

-Zenbat elkarrizketak osatzen dute behaketaren lagina? Ikasle guztiak kontuan hartuta, ehuneko zenbat dira atsedenaldietan elkarrizketak euskaraz izan dituztenak?

-Zer mailatako ikasleak dira euskara gehien erabiltzen dutenak? Ehunekoak atera: DBH1ekoek ehuneko X, DBH2koek ehuneko X…

-Neskek ala mutilek egiten dute gehiago euskaraz gelatik kanpo daudenean? Neskek ehuneko X eta mutilek ehuneko X.

-Irakasleak gertu daudenean/ irakasleekin hitz egiten dutenean, euskara gehiago erabiltzen dute ikasleek?

Grafikoak egin ditzakete (ez badakite, Excellen eta Word-en grafikoak nola sortu azalduko zaie).

Egindako lana gelakideekin partekatzea izango litzateke azken pausoa. Ahozko aurkezpenak egingo dituzte, emaitzak ezagutarazteko: jasotako datuak eta ateratako ondorioak.

Ondoren, eztabaida-hausnarketa saioa ere antola daiteke:

-Zer moduz moldatu zarete behaketak egiterakoan? Erraza ala zaila izan da? Kontatu zuen esperientziak.

-Behaketen emaitzak espero zenituztenak izan al dira? Harritu al zaituzte zerbaitek?

-Nahikoa egiten al da euskaraz aisialdian? Non egiten da gehien/gutxien? Zein adinetako jendeak darabil gehien/gutxien?

-Badauka garrantziarik darabilgun hizkuntzak? Zergatik egin euskaraz? Hizkuntza normalizatua al da?

-Egin beharko litzateke ahaleginen bat hizkuntza-ohiturak aldatzeko? Erantzuna baiezkoa baldin bada, zer egin daiteke aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko?

 

  • “Zu zeu elkarrizketatzaile”. Ikasleak kazetari-lanetan arituko dira. Herriko aisialdi-guneetara joan, eta euskarazko eskaintzari eta erabilerari buruz galdetuko dute. Adibidez, kirol-elkarteetan, gaztelekuetan, gaztetxeetan, musika-eskolan, kultura-etxean, bertso-eskolan… gune horietako arduradunak eta erabiltzaileak elkarrizketa ditzakete. Banaka edo binaka egiteko moduko jarduera da. Galdetegiak gelan presta ditzakete guztien artean.

Bideoz grabatzea komenigarria litzateke (elkarrizketak egin aurretik, ikus jarraibide orokorrak), gero ikaskideei erakutsi ahal izateko eta materialarekin lanketak egiteko. Aukera bat: gero grabazioak Ahotsak.eus artxibora bideratzea (adibiderako, ikus: Donostiako ikastetxea eta Lekarozko institutua).

Ikasle/bikote bakoitzak egindako elkarrizketaren berri emango du gelan, aurkezpen txiki bat eginez. Horretarako, elkarrizketaren bideo-pasarte interesgarri bat aukeratuko du (5 minututik beherakoa). Hauek izan daitezke aurkezpeneko gida-lerroak:

  • Elkarrizketatua(k) nor d(ir)en azaldu
  • Non eta zergatik elkarrizketatu d(ir)en kontatu
  • Pasarte hori aukeratzearen zergatia(k) argitu
  • Pasarteari buruzko iritzia eman
  • Bideo-pasartea ipini

Ikasleek grabazio guztiekin ikus-entzunezko bat osa dezakete (edizio-programak erabilita), herrian euskararen erabilerak dituen hutsuneak agerian uzten dituena edo/eta euskararen arnasguneei balioa ematen diena. Ikastetxean eta herrian zabal daiteke, sare sozialen bidez.

 

  • Sormena lagun”. Bertsolaritza baliatuko dugu hitzekin gozatzeko. Errimekin egingo dugu jolas, ondo pasatzea beste helbururik gabe. Ikasleak talde txikietan jarriko dira eta bi hitz esango dizkiegu (adibidez, EDERRA eta ITXURA). Hitz horiekin errima duten bost hitz pentsatuko ditu talde bakoitzak (guztira hamar, gainerako taldeek entzun gabe), eta ondoren hitzak partekatu eta parekatu egingo ditugu. Araua: errepikatzen diren hitzek ez dute balioko, besteek bai. Ea zer taldetan esaten dituzten errima berezienak!

Talde bakoitzak bertso bana sortuko du errima horiekin, eta ondoren bertso hori ikaskideekin partekatuko dute. Nahi duten neurri eta doinua erabiliko dute. Jarrai ditzaketen pausoak:

  • Neurria aukeratu
  • Neurri horren araberako bertsoa osatu, azken puntutik hasita… Arbel digitala erabil daiteke
  • Doinua aukeratu. Ikus doinutegia
  • Bertsoa kantatu!

Bertsoa umorea egiteko baliabide paregabea da. Girotzeko, eta ikasleak horretaz jabe daitezen, umorezko pare bat bideo-pasarte ikus ditzakegu (iturria: bertsoa.eus). Adibiderako: https://bertsoa.eus/doinuak/aita-san-migel-idurretako eta https://bertsoa.eus/bertsoak/16822-nazioarteko-egunen-asmatzaileen-topaketa

 

  1. Ekoizpena partekatzea. Azken ekoizpenaren emaitza ahoz ematea lehenetsiko da, emaitza dena delakoa dela ere: aurkezpena, ikus-entzunezkoa, bertsoa… eta, ahal dela, bideoan grabatzea, ahozko jardunen bilakaera ikusteko. Aurkezpen guztien ondoren, galderentzat, hausnarketentzat eta iritzientzat tartea izango da. Ikasleek ahozkoa eta idatzizkoa bereizten ikastea komeni da, eta pixkanaka ahozko jardunean gero eta hobeto moldatzea. Irizpideak proposatzeko, irakasleari baliagarri gerta dakizkioke: ahozkoaren ezaugarriak eta baliabideak

 

 

Ebaluazio-irizpideak:

Ikasleen autoebaluazioa. Ikasleek autoebaluazioa egiteko, erabil ditzakegun galderak:

Edukiari buruz

  • Ea gaiak bere interesa piztu duen.
  • Ea gaiari buruz ikasi izanaren sentsazioa duen: gutxi-zerbait-dezente-asko.

Ikaste-prozesuari buruz

  • Ea bideoa eta testigantzak baliagarriak gertatu zaizkion.
  • Ea ikaste-prozesua gustukoa eta eraginkorra izan den berarentzat.
  • Ea informazioa bilatzeko arazorik izan duen edo erraza gertatu zaion.
  • Ea guztira informazio berri asko jaso duen eta hausnartzeko balio izan dion.

Bere komunikazio-gaitasunei buruz

  • Ea iritzia lasaitasunez emateko aukera duen ala zailtasunak izan dituen.
  • Ea ahozko ekoizpenean lasai sentitu den eta nahi zuena azaltzeko gai izan den.
  • Ea pozik dagoen ekoitzitako lanarekin.

Talde-lanari buruz

  • Ea talde-lanean eroso sentitu den eta aberasgarria gertatu zaion.
  • Ea ondo baloratzen duen talde-dinamika ala arazoren bat izan duen.

 

Irakasleak aintzat har ditzakeen ebaluazio-irizpideak:

  • Ea euskararen erabilerari lehentasuna ematen dion hainbat komunikazio-eremutan.
  • Ea formulazio egokia aukeratzen duen erregistro formalean eta lagunarteko erregistroan jarduteko; hau da, egoeraren eta bertan parte hartzen duen pertsonaren edo pertsonen arabera egokia dena.
  • Ea euskalkien aberastasunaz jabetzen den. Eta (2. mailan) ea aztertzen eta balioesten duen hizkuntza estandarrak eta euskalkiek euskararen iraupenean eta transmisioan duten funtzioa.
  • Ea erabiltzen duen bere euskalkia, hala eskatzen duten komunikazio-egoeretan.
  • Ea identifikatzen dituen euskararen eta gaztelaniaren arteko ukipen-egoeraren ondorioz sortutako fenomenoak, eta egoera zehatzak aztertzen dituen (2. mailan).
  • (2. mailan) Ea errealitate soziolinguistikoa ikuspegi kritikoz interpretatzen duen eta euskararen normalizazio-prozesuarekiko konpromisorik agertzen duen.
  • Ea bideoa behar bezala ulertu duen eta ulertu ez duena argitzen saiatu den.
  • Ahozko aurkezpen errazetarako, ea informazio garrantzitsua bilatzen eta hautatzen duen, hainbat iturri erabiliz: analogikoak, ikus-entzunezkoak eta digitalak.
  • Ea informazioa forma logikoz antolatzen duen, hartzailearentzat ulergarria izan dadin.
  • Ea behar besteko autonomia ageri duen zeregina planifikatzean eta egitean.
  • Ea bere diskurtsoan egokitzapenarekin, tonuarekin, keinuekin, gorputzaren jarrerarekin edota kortesia-arauekin lotutako alderdiak erabiltzen dituen.
  • Ea modu naturalean esku hartzen duen, eta bere ikuspegia azaltzen duen, arrazoituz.
  • Ea dauden ikuspuntuak alderatzen dituen eta berea berrikusten duen.
  • Ea zentzuzko ondorioak ateratzen dituen.
  • Ea erantzuten dien norberaren esku-hartzeari buruzko galderei.
  • Ea galdera eta azalpen egokiak ematen dituen gainerakoek esku hartzen dutenean.
  • Ea errespetatzen dituen gainerakoen esku-hartzeak eta txandak errespetatzen dituen.
  • Ea parte hartzen duen taldean egiten diren elkarrizketetan.
  • Ea gainerakoekin lankidetzan aritzen den, eta, talde-lanak egitean edo arazoak konpontzean, dagozkion erantzukizunak betetzen dituen.
  • Ea autoebaluazio- eta autozuzenketa- estrategiak erabiltzen dituen ahozko erabilera hobetzeko.
  • Ea edonolako bazterketa adierazten duten estereotipoak ez dituen erabiltzen.
  • Ea landutako hizkuntza-baliabideak behar bezala erabiltzen dituen.
  • Ea erabiltzen dituen mezuak ulergarriago egiteko eta hartzaileak inplikatzeko estrategiak (adibideak ematea…).
  • Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen hizkuntzaren hainbat alorretan egindako oinarrizko akatsak.
  • Ea akatsak ikaskuntza-prozesuaren partetzat ulertzen dituen eta horiek gainditzeko jarrera positiboa duen.

Kirola

Kike Fernandez de Pinedo (Gasteiz, 1961):

-Futbol partidotan edo saskibaloi partidotan zuk ikusten duzunean, joaten zarenean partidotara normalean,  nahiz eta ikastola batekoak izan umeak eta hori dena, normalean  erdaraz… erdara da nagusi.

Patxi Castillo (Bera, 1992):

-Ni orain ez naiz futbolean aritzen,  baino leheno, aritzen nitzenian, ta sumatzen zen pilla bat: arbitro, fuera de juego. Jokoz kanpo da, ez? Eta orain partiduak ikustera joaten garenean ere bai joe, falta bat ikusten duzunikan… pues amarilla! Ze amarilla? Ta arrarua iten da, ez, txartel horia ateratzeko eskatzia?  Iten da agitz  arrarua ze ohitura, nik zer dakit, bai bideojokotan edo bai telebistan ikusi dugun futbol guzti hori beti erderaz izan dela.

Kike Fernandez de Pinedo (Gasteiz, 1961):

-Klaro ez baduzu landu, ez baduzu jaso inon hizkuntza informal hori, zaila da, eta orduan, dudarik gabe, indartsuago a doa gazteko askorentzat erdarara jotzea.

Patxi Castillo (Bera, 1992):

-Nik uste hala ere, ETBn Azkargorta euskeraz jartzea ere ona dela, ze gero berak euskaraz esaten dittuenak, ta gero gure artian jartzen gara Azkargortak bezala ez dakit zer… hitzak esaten badittuzu euskeraz, pues bueno. Ulertzen da, e. Jokoz kanpo erraten baduzu, ulertzen da… baina ez dakit.

Asier Retegi (Oiartzun, 1990):

-Terminologia bai, ba bueno gazteleraz nik uste… futbola komentatzen ari geanin ba “fuera de juego, falta, mano, tarjeta”… holakuk, baino euskeraz ari geala, e! Esan nahi det holakuk ibiltzen ttugu nahi gabe, nik ustet mundu guziyak iten dula, e. Txartel horia ta bueno, tarteka baten batek esango du biño gutxi izango dia.

Maialen Chantre (Bera, 1991):

-(Eta saskibaloiarekin lotutako arauak: pausuak egin dituen edo…) Horiek bai gazteleraz: “pasos, tiro libre”… Espresio horiek bai, gazteleraz esaten dire. 

Beñat Altzelai (Leitza, 1999):

-Jokalarik, jokalarin bost posiziok, “base” ta, adibidez “base” euskeraz joko antolatzailea da, baino ez da esaten. “Base, escolta” ta… (eta gero arauak eta? Arauak, arau-hausturak…) Bai, arau-hausturak ta… bueno, ordun hor euskeraz pixka bat aitzen da, adibidez “pasos” beharren “urratsak” ta aitzen da entrenadoretatik ta baino... (entrenadoreengatik jasua dakizu zuk hori) bai, entrenadore batzuk.

Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980):

-Bai kanpuan eta bai hemengo ekipuetan ere… azkenian entrenadore batek erderaz… gazteleraz hitz egiten zeban danak ulertzeko, kanpoko jendia be bazeualako… ta futbola bastante erderaz bizi izan dot. Igual Realian bizi izan dot bastante euskeraz…. Han bagenden jende bat e… baina han be entrenadoriak erderaz in biha zeban. In biha zeban ez dakitt, itten zeban.

Pettan Prebende (Donapaleu, 1986):

-Euskarak ze presentzia duen… zinez, ez bada entrenatzaile bat edo hezitzaile bat hortaz interesatua edo indarra eginen duena euskaraz egiteko ez du… izanen dira, izanen dira euskaldun batzuk talde horietan bainan kirola euskaraz egiteko berez neke, neke da.

Mikel Urdangarin (Gasteiz, 1971):

-Ikastolatan askotan ikusi dot nik futboleko entrenatzailea erdaraz egiten umetxoei. Extraeskolarrak datoz eta… ta balonzestokoana, bestiana ta, begirale guztiak erderaz. Ta esaten dot, baina zer da hau, baina? Osea, ikasi euskeraz, eta disfrutatu erderaz? Hori ez da bidia. Ta hori oso oso inportantea da, hori erruz aldatu behar da.

Euskararen arnasguneak

Imanol Epelde (Zarautz, 1977):

-Nik uste gaur egun hemen Zarautzen gazteen artian eta batez ere gaztetxia izango dala hola… gaztetxe ingurua izango dala euskal gune naturalena edo hegemonikoena, adi bidez, euskera hizkuntza bakar bezela bizi dana, ez?

Maddi Sarasua (Itsasu, 1995):

-Itsasun hasteko ikusten dut euskarak lortu duela erakargarritasun bat gaztetxean eta dantza taldean. Izan dira pertsona batzuk be lortu duten hoien ingurunea euskalduntzen, eta azkenean dira mugitzen diren gazteak eta beraz erakarri dituzte eta…

 Maite Quintanilla (Soraluze, 1989):

-Ez dakit musika-eskolan inguru hori eta dantza taldia be bai kokatuko nittuzke euskerazko arnasgune bezela.

Leire Barbier (Aiherra, 1988):

-Tttipi bat hasten denean gure dantza taldean dena da euskaraz.

Maite Quintanilla (Soraluze, 1989):

-Nik ez dakit zenbat urtekin hasi nintzan dantza taldian, baina ikastolan nenguan. Ta geunden jente pilla bat, osea, ume pilla bat, gazte pilla bat, eta igual bazan be bai beste jente batekin harremantzeko gune bat edo, ba beste adin bateko jentia ba igual kalian ez zenduana topo itten. Euskeraz zan leku bat, ez dakit, pozik juaten nintzan leku bat, uste dot herrixan be jende askok jarraitzen zebala gune hori, eta ez bakarrik guraso euskaldunak genkanak, beste inguru bateko jente batek be bai, eta bai, ez dakit, aisialdi bat euskaraz zana, eta bueno, azken finian be bai ba hemengo kultur transmisiño batekin edo hemengo dantzak ikasten edo.

Olatz Arriola-Bengoa (Bilbo, 1986):

-Nik uste dut nik nire herria eraikitzen dudan, osea, nire Euskal Herria eraikitzeko egiten dudan aportazioa da euskal folklorea zabaltzea… bai, nortasun hori… nere nortasunaren parte da. Bai. Osea, euskara bezela, hizkuntza hitz egitea bezala eta euskara zabaltzea bezala… kultura mantentzeko modu bat edo apur bet horren alde egiteko, ez? Hainbat modu daude, bakoitzak ba ez dakit, aukeratzen ditu batzuk, ba batzuk idatzi egiten dute, beste batzuk ez dakit zer egiten dute, ba gure bidea dantza da, ez?

Imanol Epelde (Zarautz, 1977):

-Ze esanik ez bertsolaritza! Bertsolaritza da akaso adibide gorena ez? Edo garbiena. Ia beste herrialde guztitan ahozko tradiziyoa desagertzen danian hemen nola eguneratu deun eta gaur egun ere ba arte diziplina diferentiekin konbinatuz nola eguneratu dan eta ze ze indar daukan gaur egun bertsolaritzak, ez?

Manex Agirre (Aramaio, 1982):

-Bertso-eskolak balio erantsi haundi-haundi bat dauko eta da: ezin dala bertsotan ein euskeraz ez bada. Horrek emuten dau dala txorrada bat baine aisialdiko… bertso-eskola da momentu honetan aisialdiko eskaintza bakarra euskara erabiltzera derrigortzen zaittuena. Ez derrigortu irakasliek esaten dauelako ein in biha dala, baizik eta zure lan-tresna hizkuntza bat dalako. Eta ez dauelako modurik beste inola itteko.

Odei Barroso (Urruña, 1988):

-Eta gu iristen gira euskara emaitera ba beste modu batean, ez? Erakustera euskaraz badirela gauzak dibertigarriak, guay-ak edo cool-ak, ongi pasatzeko eginak, eta beste irudi bat ematen diegu haur horieri, nik ez dut dudarik hortan, euskararen beste irudi bat ematen diegula, e. Ez dela ya nola erran, ikastolako ikastolan baizik… edo eskolan… eskola eremuan baizik baizik gelditzen ez den zerbait, ez? Guk erakusten diegu pixka bat uste dut ateka, eskolako ateak ireki eta kanpora ere euskarak baduela bere mundua, eta pixka bat hori transmititzen saiatzen gira.

Maddi Sarasua (Itsasu, 1995):

-Gu, adibidez, hasi ginelarik ginen hiru ta gero lau, ta zuen generazioan gin dira ainitz berri ta hola, esan nahi dut bertsoak lortu duela erakargarritasun hori, ordun badira ainitz bertso eskola, ikastoletan-eta ttipi ainitzek nahi dute sartu, ez dakitt… Bai, bai, bai. Nik baditut lagunak justuki lizeoan hasi direnak. Inoiz ez dute ukan bertsoarekin loturarik edo beharba bertso saio batera joan edo hola… eta bai, nere lagun batzuk sartu dira bertso eskolan, lizeoan, eta ari dira ikasten!

Manex Agirre (Aramaio, 1982):

-Ume askontzako aisialdiko ekintza bakarra da euskaraz, ez? Gainera, hezkuntzakiko bizipen positibo bat da…

Andere Arriolabengoa (Aramaio, 1982):

-Ze azkenien ez dogu ahaztu biher Arabako kuadrilak… dauzela kuadrilak euskerak ez daukena bape presentziarik: Añana, Mendialdean eta… umiek daukien kontaktu bakarra euskeraz bertso eskola dala.

Odei Barroso (Urruña, 1988):

-Nik uste dut bereziki hizkuntza eta bertsularitzaren transmisioa bermatu nahi badugu, haurretara hel dadin, e gozamena, plazerra eta gustoa transmititu behar zaiela.

-Aisialdian euskararen erabilera neurtzeko kale-neurketak egiten dira (besteak beste Soziolingusitika Klusterrak).

-Gai honekin lotura izan dezaketen beste bideo batzuk:

Irakurzaletasuna eta euskara

Sare sozialak eta euskara

Hizkera informala: irainak

Hizkuntza-jarrerak

Euskaraz bizi nahi dut!

Euskalkiak hezkuntzan eta hedabideetan

Euskalkiak eta umorea

Hitanoaren erabilera

 

 

 

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza