Gerraostea: euskararen zapalkuntza

Gerraostean, euskaraz hitz egitea galarazi zuten. Eskolan, nahiko ohikoa zen euskaraz aritzeagatik zigortzea. Kalean, berriz, toki batzuetan ez zuten debekua betearazten, baina beste batzuetan bai. Donostian, esaterako, isunak ere jartzen zituzten.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Ikasgaiak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa, Euskara

4,88 puntu 5 izarreko maximotik
764 iritzi guztira

Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloa), DBHn eta Batxilergoan. Bideo hau aproposa da gerra garaian gerrak euskararengan izan zuen eragin negatiboaz ohartzekoeta hausnartzeko. Euskal Herriko edozein ikastetxetan lantzeko modukoa da.

-Zer sentitu duzue bideoa ikustean? Zerk harritu zaituzte? Eman iritzia

-Zuen familian edo inguru hurbilean entzun al duzue halakorik?

Elkarrizketak egin eta testigantzak jasotzea izan daiteke aukera bat, DBH eta Batxilergorako. 

Euskararen zapalkuntzarekin lotutako beste bideo batzuk ere ikus daitezke, gaian sakontzeko: 

Euskaraz hitz egitea ez da beti erraza izan, eta hori jakitea, gure hizkuntzaren historia ezagutzea eta hizkuntza hegemonikoen indarraz jabetzea, garrantzitsua izan daiteke euskararen normalizaziorako. 

Gai horri buruz sakontzeko ikus: 

-Gerraren inguruko bideo gehiago, orokorrak direnak (edozein ikastetxetarako baliagarriak): 

Gerra: bonbardaketak

Gerra: erbesteko egonaldia

Gerra: ihes egin beharra

Gerra: kartzela eta fusilamenduak

Gerraostea: errotak itxita

Gerraostea: kupoa entregatu beharra

Gerraosteko gosea

Saturrarango kartzela

Gerraostea: Franco Donostian

Gerraostea: emakumea lantegitik etxera


Emakumea frankismoan

 
-Beste bideo batzuk, gerra garaian herri jakinetan gertatutakoei buruz:

Euskararen egoera Pasaian

Gerra zibila Tolosaldean

Gerraren etorrera Ordizian

Gerrako ume eibartarrak

Eibarko bonbardaketa

Gerra Eibarren 

Gerra zibila Lekeition

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza