Eibarko bonbardaketa

Gerra garaiko kontuak. 1937ko apirilaren 25ean, hegazkinek Eibar bonbardatu zuten. Maialen Lujanbio bertsolariak bonbardaketaren 75. urteurrenean kantatu zituen bertsoak ere badatoz bideoan.

Mailak: DBH, LH, Batxilergoa

Proiektuak: Eibarko Udalak babestuta

Ikasgaiak: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Euskal Herriko Historia

Gaiak: Oroimen historikoa

4,16 puntu 5 izarreko maximotik
62 iritzi guztira
Hainbat lanketa egin daitezke bideo honekin bai LHn (egokiena azkenengo zikloan), DBHn eta Batxilergoan. Bideo hau aproposa da gerrari buruz gehiago jakiteko eta bereziki Eibarren zer gertatu zen jakiteko. Gaian sakontzeko, ikus “Testuingurua” atala.

Benigna Sarasketa (Eibar, 1922):

-Ez nai ba akordauko, gerria-ta ez nai ba akordauko?

Bartolo Arriola (Eibar, 1912):

-Mobimentuan hasieria [...] ze pasau biha zan, iñok ez zekixen hasieran ze urtengo zaban. Horrek eukitzen dabe hasieria jakiña baiña azkena ezta jakitzen. Noiz izango dan be ezta. Hasieria hola izan zan. Iñok ez zekixan ezer, eta hau ta bestia, militarrak han mobidu ein ziala eta bestian preso hartu zittuela ta, hasi zan gauzia berotzen. Gero akabo.

Agustina Askasibar (Eibar, 1929):

-Gure aitxak: badatoz, ta badatoz. Zan ba... militarrak etozenak. Ta ala, ala, ta holantxe esto, burdixan gaiñian eruan gendun muebliak eta danak. Burdi baten.

Maritxu Osa (Eibar, 1921):

-Buf, holaxen, pakun, klaro, Arratetik Arrazolako bidia pare-pare-parian hartzen eban. Eta gu juaten giñanian kalera, buenooo... hango pakun ta hango... zis, bala zaratia.

Agustin Arana (Eibar, 1913):

-Telefonua ipiñi genduan guk hara. Abioia entzutzen genduanian telefonua zentralera.
Bartolo Arriola:

-Eta honek [...] kanpaiak joten zittuen. Kanpaiak joten zittuen orduan abioiak bazetozela aitzen emoteko.

Agustina Askasibar:

-Hemen geratu zan Eibarren nere aitxa eta nere anaia Jose Mari, etxia zaitzen. Ta holantxek harek, gero bonbia izan zanian sartu ziazen refujiora eta Jose Mari hartu in zeban metralliak, eta hartu eben, eta abixau oskuen heriuta daola.
Bartolo Arriola:

-Ixa gerria amaittu eiñian daola. Hor asko hil zian orduan, e. Refujixua euan ba han errekan ifinitta, ha erreka azpira ta joaten zuan jentia. Eta jentez beteta daola bonbiak apurtu juan gaiña ta barrura sartu zuan. Eta ehun da [...] hil jittuan han eibartarrak.

Tomas Osoro (Bergara, 1928):

-Hor etxiak elixatik gorakuak, Elgeta kalian eta Intxisu kalian bitxartekuak danak erre ziran gerra denboran.
Bartolo Arriola:

-Kerizpe onduan etxia eitten zeuan, armazoia dana einda zekan eta han sotanuan ipiñi zeben refujixua, ta hara sartzen giñazen eta geozela aiuntamentuari botatzen etsen bonbak. Aiuntamentuko plaza aurrian joten zittuanian bonbak pentsatzen genduan geure etxian gaiñera zetozela han geuazenak, eta ha ez eben apurtu. Aiuntamentua dana zikindu zeben metraillaz. Gaur be holaxe dao aiuntamentua. Metrailliakin apurtuta. Han bertan jausi zian bonbak.

Serafin Basauri (Eibar, 1935):

-Gerria amaitxu zanian etorri giñan Eibarrera eta dana apurtuta, Eibar zeuan eskonbroz beteta.

Felisa Olazabal (Mendaro, 1928):

-Eibar zaon holaxe... niki beltza... Holakotxe, bel-bel-bel-beltz. Dana erreta.

Ana Mari Aldazabal (Eibar, 1924):

-Desastre, desastre, desastre.

Serafin Basauri:

-Eibarko Barrenkalia eta hori dana apurtuta zeuan. Errebal kalia eta inguru hori be bai, dana. Eta harek prozosiñuak itten ziranak, Aste Santutan ta eskonbro artian. Pelikuletako... benetan, e, nei zine italianoko… halakotxe estanpak izan bihar zittuan ordukuak. 

Maialen Lujanbioren bertsoak:

 Heldu ziren abixuak

 ta keari segi suak

 Heldu ziren abixuak

 eta keari segi suak

 Bonbak dira itsuak

 ta herritar izuak

 pakean bizi zirenak

 Sirenak jo du, sirenak

 

 Espainiatik igorri

 agindu Legion Condorri

 Espainiatik igorri

 agindu Legion Condorri

 Hor abioi bat, hor bi

 gordelekura, korri

 hementxe egongo gara

 zerua erortzen bada

 

 Umeak hartu albora

 ta karrotan maldan gora

 Umeak hartu albora

 ta karrotan maldan gora

 Nunahitatik polbora

 ihesean Bilbora

 Hori du gerra garaiak

 Hil kanpai dira kanpaiak

Utzi zure ekarpena

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza